2021-11-19

Solasean...

ikastola , konpromezua , ikaskuntza , bidelagunak , garapena , gaitasunak , prestakuntza , bizikidetza

 

Olabideko Hezkuntza Proiektuak ikaslea protagonista egiten du, bere bidea, bere bizi-ibilbidea eraikitzeko prozesuan. Horregatik, oso garrantzitsua da Ikastolarentzat ikasleen parte hartzea ibilbide honetan.

Helduek haur bakoitzaren atzean dagoen nortasuna baloratu behar dute, eskubide eta betebehar inplizituak dituzten pertsona gisa. Haurrak pertsona aktiboak dira, arazoez eta konponbideez ohartzeko gai direnak, eta beren bizitzako zati garrantzitsu bat izango da Ikastola. Bide horretan , haurrek eta gazteek ekarpen handia egin behar diote Ikastolari eta gizarteari.

Haur eta Gazteen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren arabera, haurren parte-hartzea sustatu behar da, gizarte-testuinguruan iritziak eman ahal izateko tresnak eta mekanismoak erraztuz eta, horrela, dagokien protagonismoa berreskuratuz, jarduteko gaitasuna aitortuz eta galdera eta erantzun erabilgarri eta eraginkorrak planteatuz.

Horregatik guztiagatik,Olabide Ikastolan, Haur eta Gazteen Parte Hartze Kanalak martxan jarri ditugu:

Gelako Ordezkariak, Bizikidetza Ordezkariak, Haur eta Gazteen Ahotsgunea eta Gela Taldea.

Hilero, egun batean, ikastolak bi orduz dinamizatzen ditu Parte Hartze Kanalak, ikasleei entzuteko eta haiekin lanean aritzeko aukera sustatuz.

Kanal horietan heldu baten presentzia dago beti, baina protagonismorik hartu gabe, moderatzaile eta idazkari lanak bakarrik egiten ditu eta landutako gaiak jaso.

 

 

 

2023-2024 Ahotsgunea - Parte hartze kanalak

 

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza