Hezkuntza Proiektua Deskargatu
Olabideko Hezkuntza Proiektuak ikaslea protagonista egiten du bere bidea, bere bizi-ibilbidea eraikitzeko. Eta hori garatzeko, funtsezko lau zutabe hauetan oinarritzen gara:
Gure haur eta gazteak gaur egungo munduak eskatzen dituen erronkei aurre egiteko gai izan daitezen, pertsonaren ezagutzatik abiatzen gara, gure gizartea ezagutzeko eta norberaren garapen integrala prestatzeko. Mundutik Ikastolara eta Ikastolatik mundura.
Olabideko baliabideak eta espazioak, eta, batez ere, gure Hezkuntza Proiektuaren ardatz nagusia den PERTSONA: Ikaslea, Bidelaguna eta Familia.
Psikologia, antropologia eta neurozientziaren bidez gizakia ezagutzeak ikaskuntza arduratsuaren prozesurik onena egituratzen laguntzen digu.
Geure berezko pedagogia, ikaskuntza, irakaskuntzaren aurrean kokatzen duen estiloa. Haurra bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista bihurtuz, bere bertsiorik onena garatzeko, konfiantza baita gure lanaren oinarria.
Asier Ruiz de Viñaspre
Lehen Hezkuntzako irakaslea