Uda iristen denean, lagun onekin gozatzeko garaia.

Olabideko udako jarduerek ziklo bat ixtea dakarte. Udaro haietara joan ohi diren haurren benetako gozamenerako pentsatutako eta egituratutako jarduerak dira.

Udako jardueretan haur eta gazteek lagun, berdinkide eta begiraleekin Ikastolan jarraitzeko aukera dute. Adin guztietarako dira eta, kirol, kultur eta jolas jardueren bidez, beste haur batzuekin bizi dira, akonpainamendu eta askatasun giroan. Haientzako denbora da. Familientzako denbora.

Ezagutu udako ekintzak