Etapa bakoitzak arreta berezia eskatzen du.
2 urtetik 18 urtera, lau etapa eta bide bera.

OLABIDE Ikastolaren helburua da haur bakoitzak bere bertsiorik onena garatu dezan laguntzea, elkarrekin egingo dugun 2 urtetik 18 urtera bitarteko ikaskuntza-bide horretan.

Izan ere, Olabiden etapa guztiak continuum bat dira, ibilbide malgua, atsegina eta etapa bakoitzak eskatzen duen arreta berezituarekin. Laguntza pedagogikorako etengabeko zerbitzua dugu, ikasleari bidaia honetan akonpainamendua emateko. Ikasteko, pertsonalak diren edota integratzeko zailtasunei soluzioa aurkitzeko. Eskola-, bokazio-, pertsona- eta familia-orientazio ona kudeatzeko. Eta gure Hezkuntza Proiektua etengabe hobetzen laguntzeko.

Ikasleak dira prozesu honen protagonista eta maisuak eta andereñoak beren bidaiaren lagun bilakatuko gaituzte; Haur Hezkuntzan hasiko, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik pasako eta Batxilergoan amaituko den bidaia.

DBH

Benetako eta diziplinarteko proiektuak garatuz, ikasleen konpetentziak eta gaitasunak sustatzen ditugu, inguruko mundua uler dezaten eta hartan eragin ahal dezaten.

Erronkei aurre egiteko,
inplikazioa eta konpromisoa.

Egoerak eta erronkak ebaztean oinarritutako ikaskuntzaren bidez, ikasleak inguruko munduaren aldaketan inplikatzea lortzen dugu.

Ikasleak egoerak ebazteko eta erronkei aurre egiteko gai diren pertsona autonomoak bihurtzeko, lehenengo pausoa beren arrazonamendu-prozesuak garatzea da. Hori lortzeko, Olabiden ikasteko eta lan egiteko teknikekin lan egiten dugu; metodologia aktiboa, kooperatiboa (ikasleen arteko esperientzian eta elkarreraginean oinarritua) eta pertsonalizatua.

Etapa honetan, gero eta modu eraginkor eta autonomoagoan ikasten jarraitzeko beharrezko trebetasunak eskuratu eta finkatzen dituzte, beren helburu eta beharren arabera.

1

Akonpainamendua

Haur izatetik nerabezarorako trantsizio-etapa honetan, akonpainamendu lana oso garrantzitsua da.

2

Ezartzea

Diziplina eta ikaskuntza finkatu eta bultzatzea, baita ikasteko metodologia eraginkorra ere.

3

Konpromisoa

Inplikazioa eta konpromisoa sustatzea, mundu errealean kokatutako proiektuen bidez.

DBH Bigarren Hezkuntzako ikasketa-plana.

Oinarrizko konpetentziak finkatzea eta bizitzan zehar azalduko zaizkion beharrei erantzuteko ikasleari balioko dioten gaitasunak eta trebetasunak lantzea da gure ardatza.

Hautazko irakasgaien aukeraketak eta balioetan oinarritutako hezkuntzak, nortasunaren eraikuntza indartuko dute eta etorkizunerako oinarri sendoa ezarriko dute.

Balioetatik eratortzen diren jarrerak eta portaerak indartzeko unea da. Horretan dihardugu Ikastolako espazio guztietan. Gatazkak tratatzeko tresnak lantzen dira eta erantzun eraikitzaile eta hezigarrien bidez kudeatzen dira.

Komunitateko kide guztien akonpainamenduarekin, haien ikaskuntza sustatzea lortzen dugu, eta haien ibilbidean inplikazioa eta konpromisoa bultzatzen ditugu.