Ikasleak dira prozesu honen protagonista eta maisuak eta andereñoak beren bidaiaren lagun bilakatuko gaituzte; Haur Hezkuntzan hasiko, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik pasako eta Batxilergoan amaituko den bidaia.
Olabiden aurrera eramandako prestakuntzaren azken etapa honetan, ikasleek zentzu kritikoa eskuratzen dute eta beren talentuez eta zain duten munduan sartzeko duten ahalmenaz jabetzen dira.
ibilbide osoan eta etapa honetan gorenera iristen da egindako bidea. Une horretan, aldaketaren buru izateko gai diren pertsonak bihurtzen dira, kontzienteak, sortzaileak eta trebeak, balioetatik abiatuta, errealitatearekin konprometituak.
Beren bizitza-proiektua gaur diseinatzeko gai diren pertsonak. Etorkizuneko “ni”-a bilatzea eta jorratzea.
Trebetasunak eta talentuak modu integratu eta malguan, etapa berri bati begirako helburuekin.
Mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta jasangarriagoa eraikitzen elkartasunetik parte hartzea.