Gizakiak gara, senak, moldakorrak, bizirik daudenak eta sozialak (taldekoiak), hunkitzen gaituena modu esanguratsuan ikasten dugu. Horregatik da garrantzitsua ikaskuntza pertsonalizatuak egituratzea, non haur bakoitza bere ikaskuntzaren protagonista den.
Bere bizitza gidatzen du eta bere ibilbidearen lagun izateko aukera ematen digu bidelagunoi, bidelagun egin egiten gaituztelako; bidelagun egiten gaituzte gugan (irakasleongan) konfiantza dutelako, segurtasuna eta mirespena eman diegulako eta beren autokontzeptua eraikitzen lagundu diegulako.
Horregatik, badakite behar dutenean gu ondoan gauzkatela. Ahalmena dute, indarguneak, eta, elkarrekin adimen anizkunen eta sen-arkuaren garapen harmoniatsua ahalbidetzen dugu.
Haurren jokaera ulertzen laguntzen digu.
Harremanak nola garatzen eta egituratzen diren ulertzen laguntzen digu.
Garunaren funtzionamendu biologikoa ezagutzen laguntzen digu.
Ziortza Gil Ojanguren
Olabide Ikastolako zuzendaria