Zure seme-alaben ahalmena ahal duten guztia garatzeko instalazioak

Olabidek instalazio paregabeak ditu Gasteizen.

Igerileku klimatizatua, bi futbol-zelai (bat belar artifizialekoa, dimentsio profesionalekoa), kiroldegi bat, frontoi bat, tatami bat, hainbat kirol egiten diren erabilera anitzeko zelaiak (futbola, euskal pilota, saskibaloia, patinajea...), txikienentzako eta ez hain txikientzako jolasguneak ere, tirolinekin, futbolinarekin, ping-pongeko mahaiarekin, eta askoz gehiago.

Gasteizko erdialdetik 4 km-ra, bidegorri baten bidez lotuta. Ingurune aparta, mendiz, zelaiz eta ibai batez inguratua, kanpoan hainbat jarduera egiteko aukera ematen diguna.

Igeri egiten eta disfrutatzen ikasiko dute, giro dibertigarri eta arduratsuan.
Olabideko instalazioen ikuspegi orokorra; bertan zure seme-alabek euren garapenaz gozatuko dute
Esperimentatzea, sortzea eta partekatzen ikastea. Inguruneaz gozatzea.
Dieta osoa eta orekatua. Jaten emateaz gain, ikasgelatik kanpoko bizitzarako elikatze- jeredu eta -ohitura batzuk ezartzen dizkiegu.
Ingurune hurbila, garraio erraztasun guztiekin, zaintza-zerbitzua... zure seme-alaben zaintzarako behar duzun guztia.

Gure instalazioak etengabe hobetzeko lan egiten dugu. Horregatik, gaur egungo familiek eskatutako espazio berriak baditugu.

  • Estalpe berriak
  • Ekitaldi aretoa
  • Ikasgela berriak
  • Interpretazio-zentroa
Haurrak garatzeko eta euren grina hobetzeko pentsatutako instalazioak
Olabideko instalazioen ikuspegi orokorra; bertan zure seme-alabek euren garapenaz gozatuko dute
Garapen fisikoa eta emozionala gure Hezkuntza Proiektuaren arlo garrantzitsua da

Haurrak zoriontsu hazteko hezkuntza-espazioak.

Olabidek ikasgela irekiak eta berriki modernizatuak ditu, txikienentzat. Egia esan, ikasgelak baino askoz gehiago dira, harrera-inguruneak, atseginak, argitsuak, dibertigarriak, familiarrak, estimulagarriak sortzeko diseinatuta daudelako, zure seme-alabak etxean bezala sentitzeko… Jolasteaz, abesteaz, marrazteaz, ikasteaz gain, gelak beren behar guztiei erantzuteko prestatuta daude.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu eleaniztuna, jolasetik abiatuta etorkizunerako prestatuz.
Ikasgela irekiak, trebetasun guztiak garatzeko guneak dituztenak

Berrikuntza-inguruneak.

Lehen Hezkuntzako ziklotik, ikasleek ikasgela eta ikaskuntza-ingurune bereziez ere goza dezakete, hala nola, musika-gelaz, taldeka lan egiteko balio anitzeko ekitaldi-aretoaz, laborategiaz, informazioaren azken teknologiez, arbel digitalez eta abarrez.

Teknologia berriak oso garrantzitsuak dira Ikastolaren egunerokoan. Ikasgelek baliabide digital desberdinak dituzte, eta etengabe berritzen dihardugu.

Berrikuntza, ikasleen ezaugarriak eta gaitasunak hobetzen eta indartzen dituen Hezkuntza Proiektuaren baitan