Olabide Ikastola, 1963tik.

Gure kooperatibaren ibilbidea 1963an hasi zen. Urte hartan, dozena erdi familia gasteiztar ados jarri ziren beren seme-alabei hezkuntza alternatiboa emateko, garai hartan ikastetxe konbentzionaletan eskaintzen zena ez bezalakoa. Ordutik, Gasteizko eta Arabako familien Ikastola Kooperatibo lehena eta bakarra gara.

Euskarak garaiko ofizialtasunean ukatzen zitzaion lekua izango zuen irakaskuntzaren aldeko apustua izan zen hura.

Ekimen klandestino haren ondorioz, hamalau ikasle Zerkabarren kaleko etxe batean hasi ziren ikasten, Izaskun Arrue (1927-2016) Olabide Ikastolako lehen andereñoaren babespean.

Gaur egungo familientzat eskubidea dena, garai hartako familientzat debekatutako pribilegioa zen, eta merezi zuen horren alde borroka egitea: seme-alabak maite zuten hizkuntzan eta kulturan heztea!

Geroztik gauza on asko gertatu dira. Ikastola Itundu autogestionatua gara, EIBren sortzailea 1986an eta EFQMko kidea 2010etik.

Gure historia

1963

Hamalau umerekin ekin genion bideari Gasteizko erdialdeko etxebizitza batean, familia gutxi horien berezko nortasun eta kulturara errotzeak, ilusioak, ametsek eta ahaleginak bultzatuta.

Hasiera zailek ez zuten Gasteizko lehen ikastola sortzeko ideiatik aldendu ikastolari edozein ordutan eta edozein unetan hobekuntza-lanak egiten zizkioten gurasoen kolektiboa.

Ahalegin handiarekin, familia horiek euskara berreskuratzeko mugimenduaren hazietako bat erein zuten hiri honetan, eta, denboraren poderioz, lortuz joan garen nahia: euskara elkarbizitzarako funtsezko tresna bihurtzea, baita gure txikien heziketarako ezagutzen, esperientzien eta balioen igorlea ere.

Fundación de Olabide Ikastola en 1963

1968

Estibalizko hiribidean, Izaskun Arrueren ondoan, hamalau familia haiek, beren ausardia, lan eta pertseberantziari esker, gaur egun geure euskal kultura eta nortasunari eusteko eta bizi garen gizartea aberasteko abagunea ematen digun bide atsegina urratzen jarraitu zuten.

Jatorrizko izaera berritzaile eta kooperatibistari leial izanik, Gasteizen izan nahi eta behar genuen ikastola hazteko edozein zailtasun aukera bihurtzen genuen. Eta horrela, azkenean, klandestinitatetik ateratzea lortu genuen, Colegio Padre Raimundo Olabide izenarekin, gaztelaniaz oraindik. Eta jolastokirik ez genuenez, etxeko baratza jolasleku bihurtu genuen.

Gaur egun ere, harrotasunez esaten dugu Olabideko haurrek "baratza" jolastokiarekin lotzen dutela eta "txalaparta"ren soinua, ikasgelan sartzeko edo etxera itzultzeko unearekin.

Olabide Ikastola 1968an

1973-1983

1973an, funts ekonomikoak bazkide-babesle gisa bildu ondoren, gaur egungo guraso-kooperatiba sortu zen. 496 ikaslerekin, Lasarte inguruan erositako 20.000 metro koadroko lursailean, gaur egungo Olabideko lehen eraikina eraikitzen hasi zen. Handik urte batzuetara, Alberdi eta Zelaia Eraikina eraikiko ziren.

Erronka handiak gaindituta, kooperatibisten, errektoreen eta bazkide babesleen lankidetzari eta gogoari esker, eta baita euskal erakundeen ekarpenari esker ere, Izaskun Arruek gidatutako esperientzia aitzindari hura errealitate bilakatuz joan ginen.

Olabide Ikastola 1973 eta 1983 bitartean

1984-2021

1.000 familiak baino gehiagok, 1.600 ikaslek eta 200 bidelagunek osatzen dute Olabide familia handia.

Gaur egungo munduak eskatzen dituen erronketarako prestatuta, Arabako gizartearen eragile aktiboak gara, eta euskara eta euskal kultura sustatzen jarraitzen dugu.

Jatorriko espiritu berritzaile berarekin, Olabideko Hezkuntza Proiektuaren eraldaketan inplikatuta gaude, errealitate desberdinen gaurkotasunera egokituz eratuz eta berrasmatuz doana. Gure txikiak eta gazteak dira guztiaren muina, eta gogotsu lan egiten dugu haiek balioetan hezteko eta haiek eraikitzea erabakitzen duten munduan bidea egiteko tresnak izan ditzaten.

Mundutik Olabidera... eta Olabidetik mundura!

Olabide Ikastola 1984tik gaur arte

Zertan sinesten dugu
Olabide Ikastolan?

Pertsonak lehentasun

Pertsonak lehentasun

Helburu bat dugu: beren buruaz ziur dauden pertsonak prestatzea, balio handikoak maila intelektual, profesional eta gizatiarrean. Gizarteari balioa eman nahi dioten eta gizartea hobetzen laguntzen duten pertsonak.

Euskaraz bizi, amets egin eta ikasten dugu

Euskaraz bizi, amets egin eta ikasten dugu

Ikaskuntza-irakaskuntza arautua euskaraz eta eleaniztuna eskaintzen dugu. Oro har, kultura eta, bereziki, euskal kultura sustatzen ditugu, Olabide Kultur Elkartearen bidez.

Balioetan hezten dugu

Balioetan
hezten dugu

Gure hurbileko eta mundura irekitako errealitatearen ezagutzatik, beren seme-alabak hezi nahi dituzten familia guztientzat, ondorengo balio etiko eta sozialetan oinarritutako Hezkuntza Proiektu integrala eta berritzailea eskaintzen dugu: humanismoa, zentzu kritikoa, elkartasuna, lankidetza, enpatia, erantzukizuna eta ingurumenarekiko errespetua.

Gozatuz ikasteko berrikuntza

Gozatuz ikasteko berrikuntza

BERRIKUNTZA, bizitzara egokitzeko, bizitzen ikasteko eta ikaskuntzan aurrera egiteko. Olabide sortu zeneko izaera berritzailea Hezkuntza Proiektu berri batekin dator gaur egun, ikaskuntza, irakaskuntza-prozesuaren abiapuntu gisa kokatzen duena, eta lau zutabetan oinarriturik, era berritzailean garatutakoa: Izatea, Edukitzea, Jakitea eta Egitea.