Ikasleak dira prozesu honen protagonista eta maisuak eta andereñoak beren bidaiaren lagun bilakatuko gaituzte; Haur Hezkuntzan hasiko, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik pasako eta Batxilergoan amaituko den bidaia.
Giro atsegin eta dibertigarrian, aniztasuna eta inklusioa oinarri hartuta, ikasteko ibilbide pertsonalizatuak eraikitzen ditugu, haurraren ezagutza, egiten jakitea eta izatea landuz.
Ikaskuntza kooperatiboaren alde egiten dugu lan egiteko modu gisa, pertsona guztiak integratzeko aukera emanez. Lanaren emaitza pertsona bakoitzaren egoera eta ahaleginaren arabera ebaluatzen dugu, inoiz konparaziorik egin gabe.
Benetako eta diziplinarteko proiektuak lantzen eta garatzen ditugu, ikaslearen konpetentzia guztiak modu integralean bultzatzeko. Beraien gaitasun zientifikoak pizten ditugu, teknologien eta hizkuntzen ahalmena ezagutarazten diegu, eta gure kultura-ondarearekiko begirunea eta interesa sustatzen ditugu.
Beren konpetentzia guztiak modu konbinatuan erabiltzeko gai diren pertsonak, benetako proiektuetan parte hartuz.
Pentsatzen, egiten eta egoten ikastea.
Inguruko munduarekiko interesa piztea, ekimena eta autoestimu handia duten pertsonak izateko.