Ikasleak dira prozesu honen protagonista eta maisuak eta andereñoak beren bidaiaren lagun bilakatuko gaituzte; Haur Hezkuntzan hasiko, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik pasako eta Batxilergoan amaituko den bidaia.
Beren buruarekin eta inguruko pertsonekin harremanak izaten ikasten dute, betiere errespetuaren, joko ez-lehiakorraren eta lan kooperatiboaren bidez.
Haurrak dira protagonistak, konfiantzatik abiatuta, diren bezalakoak onartzen eta errespetatzen ditugu, bakoitzak dituen indarguneetatik abiatuta, ametsak lortzeko bidea eraikitzen lagunduz.
Jakin-minetik, beren ingurunea zentzumenen bidez arakatuz, eginez ikasten dute eta euren IZAN eraikitzen dute, norberak duen egiteko eragatik.
Haurrak ez dira soilik entzuten duten subjektu pasiboak, funtsezkoa da hitz egiten eta adierazten ikastea, beren ahozkotasuna piztuz.
Haurra dena, duena, dakiena eta nola egiten duen onartuz, beren erritmoak errespetatuz, beren ikaskuntza-bidea pertsonalizatuz, lotura afektibo segurua eraikiz; oinarrizko konfiantza horretan oinarrituko dugu harremanen garapena, ingurunea jakin-minetik esploratu ahal izateko eta modu kognitiboan garatzeko, bakoitzak dituen indarguneak errespetatuz, lan kooperatiboa ardatz.