2021-11-29

Solasean...

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

Olabideko kide garen guztiok talde handi bat osatzen dugu eta gure lehentasuna elkarren arteko harremanak zaintzea eta lantzea da, ikastolan giro on bat egon dadin eta guztiok bertan seguru eta gustura senti gaitezen. Horregatik, bizikidetza positiboa indartzeko hainbat tresna eta eskuhartze garatzen ditugu. 

Alde batetik etapa guztietan ikasturte hasieran hiru astetan zehar O unitatea lantzen dugu modu trinkoan. Unitate honetan tutoreak nahiz irakasle taldeak dinamika eta lan desberdinak egiten ditu elkarren arteko ezagutzan sakontzeko eta talde kohesioa indartzeko. Honetaz gain, tutoretza saioak izaten dira ikasturte guztian zehar maila guztietan eta bertan ikaskideen artean harreman osasuntsuak garatzeko gai desberdinak lantzen dira: komunikazio ez bortitza, asertibitatea, aniztasunarekiko begirunea, berdintasuna, sare sozialen erabilera egokia, gatazken kudeaketa egokia, hezkuntza emozionala… 

Bestalde, ikaskideen arteko nahiz bidelagunekiko elkar ezagutza eta konfidantza funtsezkoa direla sinisten dugu. Horregatik, ikasle talde egonkorrak ditugu, ikasturte desberdinetan zehar mantentzen direnak tutore berarekin, baita DBH eta Batxilergoko etapetan ere, kideen arteko harreman estua lortuz. 

Honetaz gain, ikaskideen arteko elkarbizitza positiboa sustatzeko bizikidetza ordezkariak ditugu ikasle talde guztietan. Ikasle hauek egunerokotasunean sortzen diren ikasleen arteko gatazkak modu egokian eta baketsuan ebazteko bitartekari lanak egiten dituzte. Eginkizun honetan trebatzeko bizikidetza ordezkari guztiek topaketak izaten dituzte etapaka hilabetean behin Orientabide Saileko kideen gidaritzapean. 

Amaitzeko, bizikidetzaren aurkako jokabideak edo jazarpen / bullying zantzuak gertatzen badira ikastolak berariazko prozedura eta protokoloak ditu horrelakoak lehenbaitlehen eten, kalteak onbideratu eta beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak aplikatzeko. Neurri hauek hezitzaileak izaten dira, bai jokabidea zuzendu behar duen ikaslearentzat nahiz gainerako ikasleentzat, helburua beti ikasle guztien babesa eta elkarrekin bizitzen ikastea izanik. 

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza