Olabide Elkartasuna
2022-1-18

Solasean...

elkartasuna , PolePoleOlabide , konpromezua , ikaskuntza , balioak , kultura

CEI Pole Pole Olabideko ikasturteari 2022ko urtarrilaren 17an hasiera eman genion. Haurren behar naturalei erantzunez eta Turkanako kultura eta bizimodua errespetatuz, Ikastolak Hezkuntza Proiektua sortu du, gure bertako ikaskideek euren hezkuntza-ibilbidea konfiantzaz hasteko eta euren bertsiorik onena garatzeko. Gainera, Pole Pole Olabiden, osasuna eta elikadura bermatuta izango dituzte. Hemengo ikaskideek ere beraiengandik asko dute jasotzeko, hasieratik parte hartzen dute eta asko ikasten dute mendebaldeko gizartean lo ditugun balioak berreskuratzen.

CEI Pole Pole Olabide, Olabide Ikastolako laugarren eraikina, urtarrilaren 17an ireki dute Kenyako Lokitaung herrian (Turkana).

 

Lankidetzaren munduan aitzindaria den proiektu hau, Olabide Ikastola, Amor Sin Barreras GKEa eta Aztivate Foundationen lankidetzaren fruitua izan da. Kenyako  hezkuntza ministerioa, Turkana Iparraldean ere beste bat eraikitzeko eredu bezala aztertzen ari da proiektua. CEI Pole Pole Olabidek hezkuntza, adimen emozionala, laguntza medikoa eta nutrizio-programa barne hartzen ditu.

 

Munduko gune zigortuenetako bat izanik,  30 haurrek honako programa hau izango dute:

  • Hezkuntza akademikoa. Ikasketa-plana Olabide Ikastolak eta Soila ikastetxeko zuzendariak garatu dute, Kenyako curriculuma–ri jarraituz eta  turkanar ohitura eta kulturara egokituta.

  • Elikadura, Valentziako CEU unibertsitateak sortutako nutrizio-programa batean oinarrituta.

  • Adimen emozionala, Victor Victoris psikologoak proiekturako zuzenean prestatutako metodoaren bidez.

  • Laguntza medikoa, Aztivate Foundation-eko Santa Martha klinika pediatrikoan.

 

Haurrak mundutik iristen dira Olabidera eta Ikastolan mundura itzultzeko behar dituzten tresna guztiak ematen dizkiegu.

Baina proiektu aitzindari hau ikastetxe izatetik haratago doa. Proiektu honetan Olabide Ikastolako gure ikasleak ere hasieratik parte hartu dute. Proiektu honek barneratzen dituen balioak lantzen, Ana Baz-ekin elkartzen, Turkanatik zuzeneko bideo-deiak egiten, Pole Pole Olabideko jolastokia diseinatzen…

Hau gutxi balitz  eraikuntza lanetan bertako gizon-emakumeak aritu dira bertako ekonomiaren inoiz eman ez den suspertze bat sortuz.

Pole Pole Olabideko 30 haur protagonisten aukeraketa arretatsu eta zaila bideratu da, aukeraketarako, premia handieneko irizpideak jarraituz. 

Proiektu honen helburua epe luzera turkanarrek mendebaldeko gizarteari galdu ditugun esentzia eta balioak berreskuratzen laguntzea da, protagonisten testigantzen eta bizitza-istorioen bitartez. Turkanako lantaldearen kideentzat eta haien familientzat ere mugarri bat izango da ikastolaren  kudeaketaz arduratuko bait dira.

 

Ikasturtea martxan jartzeko astean, Lokitaung aldera abiatu ziren:

  • Muskoa Sánchez Halsouet eta Amaia Sánchez Iduya irakasleak Olabide Ikastola ordezkari gisa.
  • Grupo Amutioko Javier Amutio Serrano enpresaria, instalazioen eraikuntzarako babesle garrantzitsuenetako bat eta Turkanako 100 taldea kudeatzeko programaren kide ere bada, bere familiarekin batera: Itziar Sucunza Totoricagüena emaztea eta Unax eta Xabi semeak
  • Ana Baz, Amor Sin Barreras GKEaren sortzaile eta zuzendaria, proiektu handi honen bultzatzailea.
  • Marta Machancoses eta Elena López Davalillo, boluntario gisa.

 

Hau aurrera eramaten laguntzen duten familia eta enpreseei eskerrik asko: Los 100 de Turkana, Constructores de sueños, Amor Sin Barreras ONG, Actívate Foundation

 

 

3 gela, jantokia, sukaldea eta taldearen etxea

Bertako taldea Ana Bazekin

CEI Pole Pole Olabidera joango diren haurrak eta beraien familiak

 

 

 

 

 

 

PRENTSA - KOMUNIKABIDEAK

 

https://www.larioja.com/la-rioja/lograr-empresas-aporten-20220111203801-nt.html

 

https://nuevecuatrouno.com/2022/01/09/ong-amor-sin-barreras-riojanas-destino-kenia/?fbclid=IwAR1JllHlpyTlouqo1cFE62eRurIrtn8SuDqSutGY9fzMvP8wEmdEYE8nAa0

 

https://www.noticiasdealava.eus/araba/2022/01/08/pole-pole-olabide-abre-puertas/1153978.html?fbclid=IwAR2V4jSIPOj5GWfCsDoCb4qzuGvPzfTj0iPSocrm1aIemlhM21LxggSXKP0

 

https://www.elcorreo.com/alava/araba/olabide-amor-barreras-20220117212412-nt.html

 

https://www.gasteizhoy.com/ong-alavesa-guarderia-turkana/?fbclid=IwAR24qJgQiKd3F5L4PoS-DcVdGedq0_X1HY-1tsf4qiNBl7N2UnSVb7DvjD4

 

https://www.cope.es/emisoras/pais-vasco/alava/vitoria/audios/mkediodia-cope-vitoria-13-01-2022-20220113_1690234

 

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/8588342/polepole-olabide-gasteizko-olabide-ikastolak-gaur-kenyan-zabaldu-duen-eskola/?fbclid=IwAR2xOJWLpqJI1UKAp6quFr9Lb6QFHrbZHdT_5Fhsk1PyJpMmk92pbM0j53Q

 

https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20220318/kenya-eta-gasteiz-lotu-ditu-olabide-ikastolak

 

https://www.olabideikastola.eus/uploads/Irrati saioa 2022-03-20.mp3

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza