Euskara
2022-4-2

Solasean...

ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena

APIRILAK 7, AHOTSU EGUNA eta OLABIDE KORRIKA 2022

Tipi-tapa… heldu da Olabideren Korrika!

bizirautearen logika

lagun izango dugu musika

piztu irrika

beteko dugu karrika

euskara aldarrika

gure izateko

ez ahaztu praktika!

 

Horretan lagun izango nauzue.

Ahotsu! 

beti kementsu, beti gogotsu

ekin diezaiogun amesteari

ekin ametsak betetzeari

hitzEkin eta hitzez ekin

 

Irria ahoan

euskara gogoan eta mintzoan

hau da Olabide 

euskararen bide

 

hauxe da gure ikastola

erein dezagun geroaren arbola

astindu euskararen xingola

 

hori ere bada gure fortuna

pozez eta alaitasunez ehuna 

Hemen da Ahotsu Eguna

 

Gora Olabide Ikastola! Gora Ahotsu!

 

Ikastolan Olabide Korrika eta Ahotsu Eguna ere ospatu genituen eta Ikastola dantzan jarri genuen!

 

ARGAZKIAK: https://www.olabideikastola.eus/eu/familiak/argazki-bilduma

 

Tipi-tapa, tipi-tapa…! Bertan da 22. Korrika!

Korrika Nagusia Gasteiza, apirilaren 1ean iritsi zen  eta euskararen aldeko egun handi honetan, Olabidek hartutako kilometroan parte hartu zuen: sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, elurra eginda ere, zatoz Korrikara!

BIDEOA:

 


Apirilaren 7an, Korrikaren azken txanpan, Korrika Txikia izan zen Gasteizen eta Olabidek ere parte hartu zuen:



HitzEkin da aurtengo leloa eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira omenduak,
euskararen transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) jorratu baitute hogeita hamalau urtez eta horretan jarraitzen dute, HITZEKIN eta EUSKARARI EKINEZ.

Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin
Ikasle, ekin;
euskaldun, ekin;
erdaldun, ekin;
eragile, ekin;
guztiekin,
ekin ELKARREKIN

 

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza