2025-1-13
Udazkeneko eltxo larben laginketaldia bukatu dugu.
Datuak ordenatzen hasi gara eta aste honetarako Neikerrera bidaliko ditugu.
Datu hauek, EH-ko Urmael sareko beste batzuekin batera bildu eta aztertuko dituzte bertan.
Ikerketatik lortzen diren ondorioak helaraziko dizkigute ostean (Oraindik data zehaztu gabe).
Gurean, ez dugu eltxo larbarik topatu. Hori seinale ona da, nahikoa predatzeile badute eta ez da izurrite arriskurik aurrikusten. Gainera fama txarreko tigre eltxoaren arrastorik ere ez dugu topatu eta hau osasunaren ikuspuntutik ere seinale ezin hobea da.
Eltxoak izan ohi dira, biodibertsitatea emendatzen duten urmaelak ez eraikitzeko argumentu erabilienetako bat herritar zein politikari ezjakinen aldetik.
Honek frogatzen du besteak beste, ongi sortutako urmaelek, behar bezelako naturalizario prozesua pairatu dutenek ez dutela eltxo izurriekin zerikusirik.
Bertan bidaltzen dizuet urmaelaren gaurko egoera.
Eurite handiak izan ditugu eta oso beteta dagoen arren ez dago arriskurik. Gainezka egingo balu ere, horrek ez luke ondorio kaltegarririk izango, poliki-poliki irtengo litzateke goiko aldetik.
Urmaelak, urtean zehar eurosiberriar eta mediterranear klimen arteko trantsizio zonako gure klimaren ohiko gorabeherak izan ditu ur mailan.
Udaran bajuantxean mantendu da eta udazkenetik aurrera betetzen joan da.
Odonatu (txitxiburduntzi eta sorginorratz) ugari ikusi ditugu eta espezie ezberdinetakoak. Honek ere, ekosistemaren osasun egoera onaren berri damaigu.
Bestalde anfibioak (igel eta zapoak gure kasuan behatutakoak) dagoeneko isildu eta izkutatu dira. Isaltasuna nagusi urmaelean.
Balantze positiboa oro har.