2025-1-30

BIOMOLEKULEN ERAKUSKETA

 

Idazkaritzan ikusgai dugu jada Giza Anatomia eta Fisiologiako Batxiler 2. Mailako ikasleek sortutako hainbat biomolekulen maketak.

Biomolekulak, bizidunok osatzen gaituzten substantzia kimikoak dira. Etxe baten adreiluen modukoak lirateke.

C, H, O, N eta P elementuz eginak daude oro har eta funtzio ezberdin ugari betetzen dute.

 

Erdikaldean DNA dugu. Molekula hau eskalan eginda dago eta giza intsulinaren lehen 21 base pareren sekuentzia biltzen du. Hamaikagarren kromosoman dugun gene baten zatitxo bat da.

DNAk gure gorputzak egin eta haien funtzionamendua gidatzeko instrukzio multzoak gordetzen ditu.

Eskala handiago batean (lupa moduan) baditugu DNAren zatiak, zehaztasun handiz adieraziak.

 

Besteen artean ATPa ageri zaigu. Molekula hau, bizidunon energia garraiatzailea da. DNA bezala hau ere molekula unibertsala da. Bizidun guztietan funtzio bera eginez agertzen da. Biziaren jatorri beraren adierazlea.

 

Amino Azidoak ere baditugu. Proteinen osagaiak dira. Gure gorputzetako proteina guztiak 20 amino azido ezberdinek osatzen dituzte.

Proiteinek gure gorputzetan askotariko funtzioak betetzen dituzte. Hemoglobina, intsulina eta beste asko proteinak dira.

 

 

 

Lipido mota ezberdinak ditugu gure baitan eta erakusketan horietako bi agertzen dira: Fosfolipidoa, mintz guztien osagai nagusia eta Kolesterola, mintzen fluidotasuna kontrolatu eta testosterona, estrogeno edota progesterona bezalako hormonak egiteko lehen gaia ere bada.

 

Gluzidoak ere ezinbestekoak dira bizirauteko. Gure erakusketan; glukosa, gorputzeko erregai nagusia, fruktosa, frutetan ageri den monosakaridoa eta zelulosa, landare zelulen horma osatzen duena, papera egiteko erabiltzen dena eta gure elikagaiekin hartzen dugunean “fibra” deitzen dugun hori da. Ez da elikagarria, ez dugulako liseritzeko entzimarik baina gure hesteetan erratz funtzioa egiten duenez beharrezkoa osasuntsu egon nahi badugu.

 

Gure asmoa da, urte ezberdinetan sortzen ditugun molekulekin erakusketa handitzen joatea.

 

Giza Anatomia eta Fisiologiako Ikasleak

Irakaslea: Xabier Goikoetxea

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza