2024-5-27
Olabide Eguna ospatu dugu, eta aukera paregabea izan da gure hezkuntza-komunitatea batu eta jaia elkarrekin ospatzeko.
Gasteizen hasi
eta Lasarten bukatu.
Ibilbidea zaila izan denik
inork ezin du urratu.
Izan zirenei eskerrak
gabiltza gu gaur euskeraz.
Ezin baitugu ahaztu,
orain eskubide duguna
haiek debekatua zutela.
Eskuz - esku,
ahoz - aho,
pasatako
hizkuntza
eta hezkuntza dira
jaso ditugunak.
Belaunaldi askoren ahalegina
hemen zaudeten haurren begietan diz - dizka.
Mila esker,
arbaso,
bidelagun eta familiei.
Hau guztia
posible egin duzuenei.
Hirurogei urte,
txokoak euskaraz,
irriz era oroitzapenez betetzen.
Eta hola segi bedi,
beste bi bizi eta erdi.
Gaur hemen gaudenok,
gozatu dezagun festaz,
berdina egin dezaten,
izango direnak.
Maia Ortiz de Zarate DBH4Bko ikaslea