2024-3-13

23. Korrika hasiko da Irunen martxoaren 14an eta Baionan amaituko da hilaren 24an. Badakizuenez, euskara eta euskararen erabilera sustatzeko AEK-k antolatzen duen ekimena da. “Harro herri” da aurtengo leloa eta omenduari dagokionez, Korrikak Ipar Euskal Herrira begiratuko du. Azterketak Euskaraz omenduko dute, baxoa eta brebeta euskaraz pasatu ahal izateko Ipar Euskal Herriko gazteek urtetan eramandako borroka aitortuz.  

Duela 60 urte sortu zen  Olabide ikastola eta ordutik euskara izan da ikastolako izatearen eta egitearen ardatza. Olabide ikastola eraldatzen joan da gizarte berrietara egokituz. Zorionez nahiz eta ikastola eguneratzen joan, beti mantendu du bere funtsa, EUSKARA.

Gure Ikastolako erronka nagusiena  euskaraz biziko diren ikasleak hezitzea da. Zeregin horretan ezinbestekoa da egun ikastola osatzen dugun 1500 ikaslek, 200 langilek eta 600 familia inguruk euskararen sustapena helburu duen Korrika babestea eta bertan parte hartzea.

Ikastolak euskara eta euskal kulturarekiko konpromezu estua izan du beti  Gasteiz, Araba eta Euskal Herrira zabalduz. 

11 ekintza kulturaletan parte hartu izan dugu gure historian zehar,  eta horietako bat korrika izan da. 

Olabide ikastolan argi izan dugu beti, euskara ez dela  ikasi beharreko hizkuntza bat bakarrik. Euskara bizi behar dugu ez dadin haria eten. 

60 urtez tipi tapa euskararen alde! Eta honela jarraituko dugu, ez dadila haria eten!!

OLABIDEN ERE EUSKARAREN ALDE!!! hika hika hika hemen dator korrika.

 

Martxoaren 18an Korrika Nagusia Gasteiza iritsiko da eta Olabidek hartutako kilometroan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, denon presentzia funtsezkoa baita. Olabide Ikastolaren kilometroa ondorengoa da:

· Lekua: Zabalgana hiribidea / Mahatma Gandhi kalea (biribilgunea).

· Ordua: 20:40 

Google maps: Olabideko irteera (klik hemen) 

 

KORRIKA TXIKIAN martxoak 21, AZKEN KILOMETROA Plaza Berrira.
(16:00h
Dato-Florida gurutzean)

https://alea.eus/gas.../1710331052900-korrika-txikia-gasteiz

https://www.noticiasdealava.eus/.../36-colegios-vitoria...

 

Gorde tartetxoa agendan eta etorri, tipi-tapa tipi-tapa,  Olabiden harro, euskararen alde!

 

Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik.

 

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza