Batxilergoa
2023-5-11

Solasean...

ikastola , ikaskuntza , gozamena , hizkuntzak , bizikidetza

 

Apirilaren 27tik maiatzaren 7a bitartean, BATX2ko ikasleak ikasbidaian egon gara. Egun ahaztezinak igaro ditugu elkarrekin, ikastolako etapari amaiera emateko.

Monacon (F1 zirkuitoa) hasi genuen bidaia eta egun eguzkitsua pasa ondoren Nizan pasa genuen gaua.

 

Hurrengo egunean Alpeetara hurbildu ginen, Aosta herrira hain zuzen. Bertan Cervinoko eski estazioan eskiatu genuen. Eskiatu ez zutenek Turin bisitatu zuten.

 

Veneciarako bidean Veronan pasa genuen eguna, bertan merkatuaz disfrutatu genuen eta pasta berezia erosteko aprobetxatu genuen.

 

Gauean Veneziara joan ginen, vaporettoa hartuz. Lido de Venezian egin genuen lo hurrengo egunean Venezian bisita gidatua izanik.  Eguraldi txarra izan genuen arren Veneziako kale eta kanal ezkutuak ezagutu genituen.

 

Hurrengo geltokia Florencia izan zen, bisita gidatua izan genuen eta egun eguzkitsuaz disfrutatu genuen. Arratsaldea, basurde merkatua eta monumentu historikoak ezagutzeko aprobetxatu genuen. 

Gaua pasa ostean, Pisarako bidea hartu genuen, bertako dorrea eta herria ezagutzeko. Egun eguzkitsua!

 

Bueltan eta bartzelonara joan aurretik, Genovan pasa genuen arratsaldea. Gaua autobusean egin eta Bartzelonara iritsi ginen. Goiza Bartzelonako kaleetatik ibiltzen eman genuen.

Arratsaldean Saloura joan ginen hurrengo eguna Port Aventuran pasatzeko.

 

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza