2025-5-9
Apirilaren 22an Batx2. Mailako ikasleak beraien azken bidaian abiatu ginen ilusio, urduritasun eta gogo handirekin. Azterketak atzean utzita bi autobus beterik bidaia hasi zen!
Hainbat hiri eta herri bisitatu ditugu: Monako, Verona, Venecia, Florentzia, Pisa, Genova eta amaitzeko, eta Bartzelonan geldiune bat eginda Saloun amaitu genuen.
Sekulako bidaia izan da, lehenengo momentutik, altabozak piztu eta abesten pasa genituen autobusetako orduak.
Monakon F1-eko kurba famatua eta luxusko autoak ikusi genituen, Veronako kaleetaz eta alde zaharraz liluratu ginen, Venezian euri zaparrada jasan ostean bertako istoriak entzun genituen eguzki azpian. Eta florentzia jendez gainezka egon arren Rialto zubiaz gozatu eta izugarrizko pizzak eta pasta bazkaldu genituen. Italiaz ondo agurtzeko azken geldiuneak Pisako jardinetan eta Genovan egin ditugu bertako kaleetan galduz. Sekulako kontrastea bien artean.
Gure bidaiako menua asmatuko zenukete? Pasta, pasta, pasta eta pasta.. mmmm
Bidaia amaitzeko, Bartzelonan eta Saloun argirik gabe geratu ginen.. eta zer egin? Generadoreak piztu eta jaia montatu.
Gure ikastolako etapaz agurtzeko ahaztuko ez dugun bidaia izan da.