PUBLIKOA

EHU-k Jardunaldi Irekiak antolatzen ditu interesa duten ikasleentzat, eta saio batzuk senideentzat ere bai. Jardunaldi hauetan unibertsitateko ikastegiek bertan eskaintzen diren titulazioei buruzko informazio-saioak egiten dituzte eta instalazioetara bisita gidatuak antolatzen dituzte. Parte hartzeko izena eman behar da web orriaren bitartez otsailaren 19 eta 25 artean.  Informazio guztia hemen aurki dezakezue: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/jardunaldi-irekiak

ORIENTABIDE SAILA

Gaur, otsailak 9, inauteriak ospatu ditugu ikastolan. Hona hemen eguneko argazki eta bideo batzuk.

 

Gaur, otsailak 8, Eguen Zuri ospatu dugu. Euskal Herrian egun honetan txistorra jatea ohitura da eta Haur Hezkuntzan horrela egin dugu.

Aldi berean Lehen Hezkuntzako hainbat ikaslek kalejira musikal bat egin dute ikastolan txistorra eta goxokiak bilduz.

Hemen argazkiak eta bideoak ikusgai.

Ikasturte honetan Ikastolan Mar Romerarekin lan egiteko aukera izaten ari gara. Lankidetza honen baitan familiei zuzendutako hitzaldi bat emango du Artium museoan otsailaren 5ean arratsaldeko 19:00etan.

Etortzera animatzen zaituztegu eta horretarako izen ematea  beharrezkoa izango da lotura honetan.

Bideo labur bat ere bidaltzen dizuegu: https://youtu.be/UEvoOfirNUM

Han espero zaituztegu

1.- OLABIDELAGUN EGITASMOA

Zer da Olabidelaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten eta mintzapraktika egin nahi duten gurasoak bitzen dituen programa da.

Zertarako?

• Gure seme-alabentzat eredugarri izateko eta euskaraz bizitzen laguntzeko.

• Ikastolako euskara zabaltzeko eta indartzeko.

• Gure euskara hobetzeko.

Gaur Euskararen eguna ospatu dugu eta Ahotsuren bisita izan dugu.

Hemen argazkiak eta bideoak ikusgai.

Orriak