Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Saharawiar bisita

Irailean, Olabide Ikastolaren izenean Saharawiar kanpamenduetara (Saharawis en Tinduf, Argelia) egindako bisitaren ppta eta horren gidoia ikusgai duzue beherago.

Bisita hau Euskal Fondoak eta Eathink-ekoek ordaindutakoa izan zen eta bertara gonbidatuak izan ginen Ikastolan Elikadura subiranotzaren inguruan egindako lanen harira.

Ikastoan frutarbolak landatu eta ur putzu bat egiten gabiltz futbol zeilaiaren bestaldean dauden lurretan, DBH3ko ikasleekin, inguru hori ekosistemikoki berreskuratu eta elikagaiak sortzeko asmoz.

Gainera jada baditugun sagarrondoetatik lortzen dugun sagarrekin sagar zukua egin, pasteurizatu, botileratu eta etiketatzen dugu. Datozen urteetan saldu nahi dugu batxiler bigarren mailako ikasleen ikas bidairako dirua lortzeko.

Bestalde, Olabide eraikuntzaren ondoan ere baratza sortu genuen duela jada hainbat urte, 6 inguru. Baratza DBH3ko ikasleekin eramaten dugu eta udaran ureztaketa automatikoa jartzen dugu. Uzaluk eta biok zaintzen dugu bertara astean behin etortzen gara txandaka. Bertatik lortzen ditugun elikagaiak gero DBH3 eta 4ko ikasleekin sukaldatzen ditugu Bio-Geoko irakasgaian.

Laborategi tekniketan ere, lortutako elikagai eta gure lurren azterketa kimikoak egiten ditugu.

Gaur egun, proiektu zabal honen harira oilategi bat sortzeko ahaleginean gabiltz. Lehenik inkubadora egiten gabiltz. Batxilergo 1. mailako Bio-Geoko ikasleekin. Ondorengo hilebetetan txitoak jaiotzean olilatekia antolatua izan nahi dugu.

Guzti hau azaltzeko, hainbat hitzaldi eman ditugu; Ikastolan DBH-Batxilergo gure lankidei, Vienan iaz-ko ikasturtean, Gasteizeko musika eskolan...

Saharar kanpamentuetan bertako egoera ezagutu eta bnertan kultibo hidroponikoa (lurrik gabekoa)martxan jartzen laguntzeko joan nintzen.

Esperientzia ahaztezina!

Saiatuko naiz hau itzultzen baina momentuz soilik euskaraz dago. Izan ere, udaran Saharawiar haurrak hartzeko aurtengo epea aste honetan bukatzen baita!

Ea guraso edo irakasleren bat animatzen den.

Baldintzak Gidoian dagoen estekan azaltzen dira.

Gainera ikastolan kanpaina egin nahi da Saharara urtero irteten den karabanan behar dituzten gauzak edo eta dirua biltzeko.

Zer behar duten eta guzti honen itzulpena gaur arratsaldean edo bidaltzen ahaleginduko naiz.

Goiko.

Euskara