Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

ZORIONAK!!!

 

 

“PREUNICA” Lehiaketaren VI. Edizioan IRABAZLEAK

Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate eskolak Kutxabankekin

10.000 bezero gazte berri lortu eta egun dituenak fidelizatu.

Hau izan da Kutxabankek aurtengo PREUNICA Preuniversitarios y empresa lehiaketaren VI edizioan aurkeztu duen helburua.

EAEko 30 ikastetxek hartu dute parte edizio honetan, guztira 175 talde izan dira. Asteartean hilak 21, egin zen finala Bilboko Merkataritza Ganberako egoitzan aukeratuak izan ziren lau proiektu hoberen artean: ASKARTZA- CLARET, COLEGIO JESUITAS de Indautxu, COLEGIO NUESTRA SEÑORA DE LA MERCED eta OLABIDE Ikastola.

Andrea Nitzl Miranda, Nerea Sobrón Echeverria, Andoni Argote Lucas,  Uxue Recio Bóveda, Blanca Arregui Pérez de Losa, gure ikasleak, final honetako irabazleak dira. ZORIONAK!!!!!!!

Zorionak talde  guztiei, lau ikastetxe hauetako gazte hauek erakutsi duten maila oso handia dizan da, konpetentzia ugari agertu dituzte, sormena, lan egiteko eta helburuari erantzunez emaitza bat lortzeko gaitasuna, urduritasuna gaindetzeko ahalmena, erronken aurrean indarra hartzeko adorea, taldean lan egiteko jarrera bikaina, publiko eta epaimahia baten aurrean  ahoz azaltzeko trebezia eta ausardia, baliabide teknologikoen ezagutza maila eta abar….

Saria finalean parte hartzea izan da, esperientzia bat izan delako, eta esperientzietik ikasten delako. Horrela diote irabazleek:

“Niretzat esperientzia oso aberasgarria izan da, taldean lan egiten ikasi dut. Motibazioak bultzatuta ideia bat aurrera eramateak dakarren presioa ondo eramateak irakatsi dit presioan lan egiten. Esperientzia oso dinamikoa eta dibertigarria da.”

“Merkataritza Ganberara urduritasun askorekin iritsi ginen eta beste taldeen aurkezpenak ikusi ahala handituz joan zen. Egia esanda ez genuen garaileak izatea espero, beste taldeen lanak oso onak zirelako. Dena den, oso pozik atera ginen esperientzia atsegin honetatik. Joxeani esperientzia hau eskeini izana eskertzen diogu, izan ere bera gabe hau ez litzateke posible izango."

Euskara