Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Start Innovan sarituak

Portaera ekintzaileak sustatzen Olabide ikastolan

Hasieratik ez bazaude motibatuta oso zaila egiten da edozein egitasmo aurrera eramateko eskatzen den esfortzuari aurre egitea.

Ikasturte honetan Batxilergoko ikasleek horretan jardun dute. STARTinnova programan parte hartuz ideia bat sortu, edota identifikatu dute eta ondoren, hortik eratorritako egitasmoa garatzea izan da egin duten esfortzua.

Horretarako, CANVAS metodologian prestatutako aplikazioa erabiliz honako bloke hauek landu dituzte: merkatuaren segmentazioa, balioaren proposamena, banaketa- eta komunikazio kanalak, bezeroarekiko harremana, diru-sarreren fluxuak, funtsezko jarduerak, funtsezko baliabideak, funtsezko aliantzak, eta kostuen egitura.

Motibazioa izan da gakoa, ondoren sormena, eta taldearen sinergia. Hiru faktore hauen faltan oso zaila da bidean sortzen diren zailtasunak gainditzeko eta erabakiak hartzeko egin den esfortzua egitea.

Egitasmo guztiak izan dira oso onak eta talentu ugari erakutsi dute ikasleek, baina, Enpresa, hezkuntza eta ekintzailetasunaren munduko profesionalek ebaluatu zituzten amaierako lanak eta Carbitror Traffic Controller eta Script Manent proiektuak izan ziren asteartean Sarrikoko Ekonomia Fakultateko Gradu Aretoan epai-mahai baten aurrean defendatzeko aukeratuak. Hurrengo egunean emaitzak ezagutu genituen eta Unai Zugazua, Aritz Aginagalde, Cesar Ferreiro eta Ander Atin, trafiko arazoak konpontzeko agistasmoarekin bigarren postuarekin sarituak izan ziren. Modu berean, Andoni Argote, Markel Varona, Markel Bengoetxea, Gorka Urraca eta Adhik Kandeli bostgarren postuan igo ziren sarituen tauletara irakurtzeko zaletasuna suspertzeko Verba Volant Script Manent egistasmoarekin.

Amaieran egistasmoak eta sariak ikusten dira baina bide osoan egiten ikasitako guztia izango da bakoitzak daraman benetako onura. Zorionak!!!

[Argazkiak ikusi]

Euskara