Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

10. kronika

Kaixo familia, zer moduz dana??
Badirudi handik eguraldi ezin okerragoa duzuela, Ezta?? Gora Euskadi tropikala!!! Hemendik izugarrizko beroa, 38 gradu inguru egun santu guztian. Gaurkoan ikasleak Boisen zabaldu berri duten bolategi batera joan dira. Ezinhobeto pasa dute. Barre itzelak egin dituzte eta azkenean Irene suertatu da txapelduna, Asier, berriz, azkena geratu da... jeje. Gainera, amaitzerakoan txano bat jartzeagatik jana doainik eskeini diete.
 Azken astea da hau, larunbatean hegazkina bueltan hartu behar dugu jada, baina ekintza mordoa ditugu oraindik egiteke; ostegunean berriz ere kontzertu batera joango gara, ostiralean Unibertsitateari bisita egingo diogu  goizean eta arratsaldez Euskal Etxean kroketak egiten lagundu behar diegu bertakoei San Inazioetarako.
Ondo segi.
Ibon
 
[Argazki galeria]

Euskara