Lehen Hezkuntza
2023-4-20
Solasean...
ikaskuntza , gozamena , musika , esplorazioa
SOINUA IRATZARRI musika garaikide tailerra da, eta Musikabulego-tik proposatu digute. Lehen Hezkuntzako 5. mailako gure ikasleak musika obra bat konposatzen ari dira musikari profesionalekin lan eginez. Talde bakoitzak obra bat osatuko du, ikasturte amaieran kontzertu batean entzun ahal izango ditugunak.
Saio ezberdinetan, proiektu honetan lan egiten dugu Xabier Otaolea, Maite Bilbao, Estitxu Oraa biolontxelo jotzailea eta Ane Urbizurekin, eta aurrerantzean gurekin izango ditugunekin.
Ez galdu argazkiak!