Euskara
2023-1-25
Solasean...
ikastola , konpromezua , familiak , komunitatea , kultura , euskara
Arabako Elbira dokumentalaren estreinaldia Olabide Ikastolan izan da, 60. urteurreneko ekitaldietako bat bezala.
Goizeko saioan, erreferentziazko bi emakume horiek omentzeko ekitaldia egin da. Abesbatzaren girotzea izan dugu, Aritza Martinez artezkaritzako lehendakaria, Karmele Jaio ikasle ohia eta Iban Garate ikastolako familia biak, María Jesús Vicuña, lehen andereñoetako bat izan zena, Rafael Pikatoste, Izaskun Arrueren semea, Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria gurekin egon dira. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Arratsaldeko saioan ELBIRA dokumentala proiektatu da eta bertaratutakoen artean ere Iñaki Arriola izan dugu, ikastolako lehen ikasle bat eta egungo irakaslea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, eta ikastolatik oso gertu dauden beste pertsona batzuk: langile ohiak, ikasle ohiak, egungo langileak, familiak, ikasleak eta lagunak. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!
Prentsako artikuluak: