2023-4-4
Euskadiko filosofia olinpidaren sari banaketa aurreko ostiralean, hilak 24, egin zen. Bideogintza ataleko hamar finalisten artean, ikastolako hiru talde zeuden eta Euskadin aurkeztutako lan guztien artean gure ikasleak diren Ainara Alonso Fajardo, Maider Trujillo Pereda eta Naia Urcelay Larrauri 2.postuarekin sarituak izan ziren. Horrez gain, haien euskara maila ona aitortzen duen Laratz saria ere eskuratu zuten. Zorionak lortutako guztiagatik!!
Azpian ikastolako taldeen bideoak ikusgai:
2.saria: Ainara Alonso Fajardo, Maider Trujillo Pereda, Naia Larrauri Urcelay
Finalistak: Gorka Armentia Torquemada, Markel Artamendi Lapeyra, Eneko Ochoa de Zuazola Esteban
Finalistak: Asier Gallardo Pereda, Gontzon Gonzalez Morales, Beñat Ruiz de Alegria Fernandez de Jauregui.