2022-10-28


Udazkenarekin batera Ahobizi, Belarriprest eta Arigune hitzak entzuten hasi gara. Izan ere, azaroaren 18tik abenduaren 2ra Hitzez ekiteko garaia lelopean EUSKARALDIA 2022 izango da! Olabide Ikastolan ariketari ekiteko prestaketa lanetan hasi gara dagoeneko.

 

Ikastolak entitate moduan izena eman du jada Euskaraldian. Hortik aurrera, ikasle eta langileez gain, gurasoak ere animatu nahi zaituztegu Euskaraldian izena eman dezazuen, hizkuntza ohiturak aldatzeko bidean parte-hartzaile aktibo izan zaitezten.

 

Dagoeneko zabalik dago AHOBIZI edo BELARRIPREST roletarako izena emateko epea Euskaraldiaren webgunean, Lotura honen bidez. Mezuan atxikituta dago rolen hautaketari buruzko informazioa.

Hemen duzue Euskaraldiaren inguruko informazio gehiago:

 Euskaraldia | Hitzez ekiteko garaia

Animatu izena ematera! Hitzez ekiteko garaia da!

 

OLABIDEKO EUSKARA BATZORDEA

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza