2023-11-20
Azaroaren 20a, Haurren eta Gazteen Eskubideen aldeko Konbentzioaren urteurrena. Ikastola osoan ekintza bateratua egin da, Ahotsguneko ordezkariek hainbat lekutan errespetatzen ez diren eskubideak mapa erraldoi batean islatu dituzte eta gelan landutako konpromiso-orria erantsi dute. Halaber, munduan dauden gerren aurkako geldialdia egin da, haurrak izanik gudetan pertsonarik zaurgarrienak, egoera hori salatzeko beren eskubideen aldeko nazioarteko egunean.