2025-6-24

Gure ikastolan, hezkuntzaren bidez ezagutza ez ezik, bizitza iraunkorrago baten aldeko balioak ere sustatu nahi ditugu. Hori dela eta, gure jarduera "Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda"-ren baitan kokatzen da. Agenda honek Nazio Batuen babesa du eta 18 Garapen Iraunkorreko Helburu (GIH) jasotzen ditu gure mundua eraldatzeko asmoz.

Aurtengo ikasturtean, 12. helburuan jarri dugu arreta: “Ekoizpen eta kontsumo arduratsua”. Helburu honekin, gure ikasleak gai hauen inguruko hausnarketa eta ekintzara bultzatu nahi ditugu:

- Baliabide naturalen erabilera arduratsua.

- Hondakinen murrizketa eta birziklapena.

- Kontsumo kontziente eta etikoa.

- Ekonomia zirkularra eta material berrerabilgarriak.

Ikasturtean zehar, etapa bakoitzera egokitutako jarduerak, proiektuak eta dinamika ezberdinak garatu ditugu, haurrek ezagutzaz gain ohitura jasangarriak bereganatu ditzaten. 

Animatu zaitezte zuen eskolan lantzen dutenaz interesatzera, eta etxean ere praktika txiki baina esanguratsu hauek txertatzera. Guztion artean, benetako aldaketa posible da!

 

   

  

 

 

 

Beste albiste batzuk...

Zergatik Olabide Ikastola?

eraginkortasuna , ikastola , familiak , konpromezua , ikaskuntza , gozamena , kalitatea , ilusioa , heziketa , prestakuntza , ziurtasuna , konfiantza , kultura , balioak

Gune segurua eta atsegina

ziurtasuna , bizikidetza , acoso , bullying , jazarpen , konfiantza , ikastola , konpromezua , familiak , bidelagunak

DBH2 Lekeition DBH3 Zarautzen

ikastola , ikaskuntza , gozamena , bidelagunak , kohesioa , kultura , natura , euskara

Olabide Eguna 2022

ikastola , familiak , gozamena , bidelagunak , ilusioa , ohiturak , bizikidetza , konfiantza