2023-10-27
Olabideko zuzendari nagusiak, Mikel Makazagak, Olabide Ikastolaren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldira gonbidatzen zaitu.
Erronka ilusionagarri asko ditugu aurrera begira euskara, gizartearen garapena eta gure balioak Gasteizen sendotu eta zabaltzen jarraitzeko. Eta tarte batez, Olabide Ikastolako komunitatea, familia handi hau, osatzen dugun guztiokin elkarrekin urteurren ekitaldi hau ospatzea nahi dugu.
Bertaratuko zaretela berrestea eskatzen dizugu. Sartzeko sarrera erreserbatzea ezinbestekoa da hurrengo estekan edo gonbidapenaren QRaren bitartez.
https://labur.eus/olabide60