Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Hemen dituzue Lh4ko ikasleei Sarriara egindako irteeran ateratako argazki batzuk. Blai eginda bukatu genuen baina ZORAGARRI pasatu genuen!! GORA URA!!

2019 LH4 Sarria

Argazkiak ikusi

 

Urriaren 23 eta 24ean, asteazken eta ostegunean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Gasteizko alde zaharrera joan ginen Gasteizko muralak ikustera. Oso ondo pasa genuen, nahiz eta eguraldia alde ez genuen izan.

  2019-10-23/24 LH3 Gasteizko muralak [argazkiak ikusi]

DBH2 A eta D taldeko ikasleak Lekeition egon ginen. Hemen argazkiak ikusgai:

[Argazkiak ikusi]

 

Urriak 5, enpresa lasterketan parte hartu genuen Olabide Ikastolako irakasle batzuk.

Sari bat eta guzti jaso genuen! Partaidetza handienetariko bat izan ginen, 10.postuan geratu ginen.

LH 6.mailako ikasleak urriaren 7an, 8an eta 9an Lurraskan egon gara.

Lurraska, Gernika herritik bi kilometrotara dagoen "Baserri Eskola" bat da. Lurraskan hiru egun egon gara eta bertako paisaiaz gozatzeaz gain, hainbat ekintza burutu ditugu bertan. Hala nola, errekan aritu gara animaliak eta landareak aztertzen; erleen mundua hurbiletik ezagutu dugu; bertako etxabereekin jarduerak egin ditugu; eta azkenik, Gernika-Lumo herria bisitatu dugu.

Oso ondo pasatu dugu, izan ere, ikaskideekin, begiraleekin, irakasleekin egoteko aukera izan dugu baita gaueko dantza-saioez eta distoketaz disfrutatu ere.

Hona hemen gure argazkiak:

 

Olabideko Mintzalagunak martxan jarraituko du ikasturte honetan ere.

Ikastolan guraso asko gara gai euskaraz hitz egiteko, baina ohitura faltagatik, lotsagatik, edo ziurtasun ezagatik… ez dugu gure artean egiten. Olabideko Mintzalagunak oztopo horiek gainditzen lagunduko digu.

Helburu nagusia hauxe da: hizkuntza ohiturak aldatu eta gurasoen arteko harremanetan euskara areagotzea eta sendotzea. Gure seme-alabek euskaraz hitz egitea nahi badugu, gu geu hasi behar gara aktibatzen…

Astean behin, ordubetez eta taldean, euskaraz egingo dugu, eta euskaraz disfrutatuko dugu. Gustura!

Taldeak osatzeko bi rol mota behar dira: mintzalagunak (euskara praktikatu nahi duten gurasoak) eta mintzalaguntzaileak (euskaraz ondo moldatzen direnak eta taldea dinamizatuko dutenak). Animatu izena ematera!

 

ANIMATU, EMAN IZENA!!!!

OH: Laster jarriko gara harremanetan izena eman duzuenokin.

EMAN IZENA

 

Harremanetarako, helbide honetan: olabidekomintzalaguna@olabide.com

Hemen dituzue Lh4ko ikasleek Lurraskan bizitako momentu batzuen argazkiak. ZEIN ONDO PASATU GENUEN!!

2019-2020 LH4 Lurraskan

 

Burmuinaren astearen barruan DBH 4. mailako Laborategi teknikak ikasgaiko ikasleek aukera ezin hobea izan dute arkume baten garunaren disekzioa egiteko.

Arkumearen burmuinaren egitura ikusita gizakiaren garunaren anatomia eta funtzioekin konparatu ditugu.

Honela aste honetan teorian ikusitako kontseptu desberdinak in vivo ikusi eta ikutu dituzte.

[Argazkiak ikusi]

Orriak