Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Aste honetan klase berezi bat izan dugu 5. mailakook. Txanelan giza gorputza lantzen ari garela aprobetxatuz eta gai garrantzitsu bat dela kontutan hartuz, Bihotz birika bizkortzea landu eta praktikan jarri dugu.
Lehenengo azalpenak entzun ditugu eta ondoren, Gasteizko Erizaintza eskolak utzitako manikiekin ikasitakoa, musikaren erritmoa jarraituz praktikan jarri dugu.
Lehen sorospenen inguruko oinarrizko ezagutzak batzuk izateak eguneroko bizitzan duen garrantziaz jabetu gara! :)

Gaur natur zientzietako klase berezia izan dugu. Jon Ander Sanchez (Golf jokalari profesionala eta golf irakaslea) eta Itxaso Sanchez (fisioterapeuta) gurekin izan ditugu.
Beraien jakinduria transmititu digute eta aldi berean gure ikasleek ere beraien galderak, zalantzak eta esperientziak azaltzeko aukera izan dute.

MILA ESKER JON ANDER ETA ITXASO!! :)

 

Gaur, otsailak 4, Agate Deuna ospatu dugu ikastolan.

Abesbatza Etxebideara bisita egitera joan dira eta ikastolan ere abestu dute.

[Bideoak ikusi]  [Argazkiak ikusi]

 

Otsailaren 4an Agate Deuna eguna ospatuko dugu.
Abestien audioak eta letrak dituzue hemen etxean praktikatzeko.

Aurten ere izugarri disfrutatu dut batxilergoko ikasleekin, akrosport gaia lantzen gorputz hezkuntzako klaseetan. Denbora laburrean, ilusioz beterik, sortu dituzten koreografiak zuekin partekatu nahi ditut.

Bideoa ikusi

Silvino Baigorri (Gorputz Hezkuntzako irakaslea)

DBH 3. mailako ikasleek elkarbizitza barruan , urtarrilaren 13tik 17rarte

“5 days to dance” dantza-antzerki proiektua aurrera eraman zuten beraien arteko harremanak eta kohesioa hobetzeko helburuarekin.  Oraingo honetan, “VOYAGE” aurkeztu zuten.

Bost egunetan eskolak eten egin ziren eta buru belarri murgildu ziren proiektua aurrera ateratzeko. Ostiralean gurasoentzat emanaldia egin zen.

ZORIONAK PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

[Argazkiak ikusi] [Bideoak ikusi]

 

 

Orriak