Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Egun on guztioi, zer moduz??

 

Hemendik dana primeran, eguraldi zoragarria egiten du, hori bai, asteazkenerako 35 graduko tenperaturak iragan dituzte, saiatuko gara ur hotza gainean eramaten, hau ikusita izotz pistara patinatzera joatea erabaki dugu. Bihar Estatu Batuen partida Belgikaren aurka ikustera joango gara Lekuonara Ezetz uste genuen, baina hemen soccerraren jarraitzaile sutsuak dira, jende asko lanetik irten egiten da partidak ikusi ahal izateko. Arratsaldean Bishop Kellyra joango gara lagun arteko futbol partidutxo bat jokatzera eta gauean, mus partidatxoa. Gaurkoan batzuk Boiseko Haur Hezkuntzako Boiseko Ikastolara gerturatu egin dira bisitatxo bat egiteko. Ikaragarria da hemengo ume txikitxoek nola egiten duten euskeraz. Eta arratsaldean, ohitura amerikarrei jarraituz, barbakoa.

 

Ondo segi lagunak,

 

Besarkada bat.

 

Ibon

 

[Argazki galeria]
[+berria euskalkulturan]

Arratsalde on, zer moduz?? Hemendik dana primeran. Ikasleak oso gustora daude bertako familiekin. Larunbatean ikasle gehienak Boiseko kontzertuetan egon ziren. Giro ezin hobea, beroa, txoznak, musika ona... Eta dantza eta dantza. Aste honetan futoleko entrenamenduak, mus partidak eta izotz pistara joateko asmoa dute.
[Argazki galeria]
[+berria euskalkulturan]

Gaurkoa beste egun polit bat izan da Boisen. Goizez Estatu Batuen partida ikustera joan gara denak. Nahiz eta Alemaniaren aurka 1-0 galdu, final zortzirenetara pasa dira eta Belgikaren aurka jokatuko dute.
Arratsaldez, Sararen familia Amerikarraren etxera joan gara afari-merienda bat egitera. A ze nolako etxea!!! Igerilekua eta boleiboleko zelaia eta guzti zuen. Igerilekuan bainatuko gara eta Andere eta Ibon arropa eta guzti sartu dituzte. Honen ostean boleiboleko partida jokatu dugu USA vs Euskal Herria, eta garaile irten gara 22-25, partida berdindua egon da, baina epailea, Larraitz, gure alde zegoenez ba...
[Argazki galeria]

Olabide Ikastolak, “hego haizea dabil” Olabide Ikastolaren historia bizia Gasteizen (1963 - 2013), liburua aurkeztuko du ekainaren 5ean, osteguna, goizeko 10:00etan. Liburuak 1963an Olabide Ikastola sortu zenetik gaur arteko 50 urteen historia biltzen du.

Miel Anjel Elustondo kazetariak egin du ikerketa eta idazketa lana. 5  hilabete iraun duen lanketan hainbat elkarrizketa egin ditu, Andoni Perez Cuadrado, Izaskun Arrue, Isabel Iturbe, Pedro Elosegi, Eneko Oregi, Jose Ramon Berzosa…. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak lagundu du liburuaren argitalpenean.

[Gehiago irakurri]

 

Gaur gure irabazleei (Iker Barrero, Johanna Stammer eta Unai Herrero) diploma eman diegu ikastolan.
[Argazki gehiago]

 

Borja Urreak, batx2D taldeko ikaslea, Euskal Heriko VI. Ekonomiako olinpiadetan 1. postua irabazi du.
Estatuko froga Melilla-n izango da Ekaineko azken astean.Zorionak!
Gaur, maiatzak15, Radio Vitoriako El Mirador saioan elkarrizketa egin diote:
Irratiko elkarrizketa entzun

Orriak