Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Gaur, Zezilia Deunaren omenez, gure Lehen Hezkuntzako ikasle batzuek, beraien trebezia musikala erakutsi digute.

Eskerrik asko guztiei!!!

Hona hemen gozatu ahal izan ditugun entzunaldien laburpena eta argazkien bilduma.

 

Joseba Puelles eta Gorka Emaldik, Olabide Ikastolako ikasleen izenean, Udaletxeak Gaztedi Sailaren ekintzetan parte hartzen duten entitateei banatzen dien Gazte Planaren zigilua jaso zuten. Ekitaldian, Gorka Urtaran alkateak inplikatu diren hiriko sektoreen konpromisoa eskertu zuen, “hirian gazteria politiken alorrean dihardugun guztion erantzukizuna den lan-ildoa markatzen” baitugu.

https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2017/11/16/gazte-planaren-erakunde-laguntzaileen-sarea-handitu-egin-da-beste-24-entitate-sartu-baitira/?lang=eu

 

Batxiler lehenengo mailan, gorputz hezkuntzako ikasgaian jorratzen ari garen badmintoneko gaia sakontzeko, hiru gonbidatu berezi izan genituen aurreko ostiralean.
Dina Abouzei (parabadmintoneko entrenatzaile nazionala).
Ekaitz Martín eta Roberto Galdós (talde nazionaleko parabadmintoneko jokalariak).
Esker beroenak eman nahi dizkiegu joku dibertigarri, dinamiko eta ikusgarri honen erakustaldia gurekin partekatzeagatik.

Hemendik aurrera ikastolako ikasleak ikastolatik kanpo burutzen dituzten ekintza osagarrietan parte hartzeko baimena Educamosen bitartez onartu beharko duzuela adierazi nahi dizuegu. Bide batez, plataforman bertan zuen seme-alabek Googleko kontua erabiltzeko LH 3. mailatik aurrera, HH3 eta HH4ko etxekotzearen grabaketa eta argazki eta bideoen inguruko erabilpenaren onarpena ere bete beharko duzue.

Joseba López Cuesta, batxiler 1go mailako ikaslea  2017ko Euskal Herriko Txirrindulari Txapelketan lehena.

Joseba ibili da ikasturte osoa bere burua zaintzen, janaria neurtzen eta eten gabe entrenatzen. Emaitza hor da!

Segi horrela, Joseba!

Orriak