Mendi erdi bat euskararekin

MENDE ERDI BAT EUSKARAREKIN
Olabidek mende erdi honetan zerbait lortu badu posizio bat da, autokontzeptu positibo bat.
Eta  lekune hori, erronka hori, euskaratik eta beronek bere izaeraz gorpuzten duen kulturaz eta
euskal identitate propioa eta bakarraz eraiki da. Eraiki eta eragin, izan ere, lekune bat lortzetik
hizkuntzaren eragile izatera pasatu baida Araban. Autokontzeptu positiboa lortzeko, esan ohi
da  jerga  akademiko  zientifikoan,    lanabesak  eta  estrategiak  behar  direla,  gutxik  pentsa
zezakeen  euskarak  berekin  zuela  marka  hori.  Guretik  pasa  dira  50  urte  hauetan  4.500  bat
ikasle,  500  langile  inguru  eta  3.000  bat  sendi,  beraz,  ondorioz,  20.000  pertsona  inguru…..
denak  ere  irakaskuntzaren  eta  euskararen  ingurumarian  euskara  ereinez,  eraikiz  eta
kontsolidatuz.
Lortu dugu Olabide punta puntan jartzea eta Gasteizko guraso askok eta askok Olabide bere
seme-alabentzat  ikasteko  lekurik  egokientzat  jotzea.  Euskara,  kalitatezko  prestakuntza,
hautaprobetan lortutako emaitzak, zerbitzuak, kirol zein kultur munduan  dugun presentziak…
Guztion  parte  hartzearekin  eta  lanarekin  mugarri  garrantzitsu  honetara  heldu  gara.  Horrek
denak eramaten gaitu mende erdi hau pozez eta itxaropenez ospatzera krisi gorriaren erdian
bada ere.  
Eta  2038an  urtean  nola  nahiko  genuke  Ikastola  handi  honen  75.  urteurrena  ospatu?  
Euskararen normalizazioan diharduten instituzioek diotena berresten dugu, erabiltzera pasatu
behar dugu. Euskara hemen dago, akademian dago, urtero ehunka tesi egiten dira euskaraz:
Ingeniaritza, Kimika, Informatika nahi den gaia dela euskarak badu bere hizkuntza teknikoa.
Euskara egin egin da eta zabaldu da.  Falta zaiguna kalean, eskolan, gauden lekuan gaudela
ere,  erabiltzea  da;  euskara  gure  kaleek  eta  herritarrek  entzuten  duten  lehen  mintzoa  izatea.
Beste  25  urte  ditugu  hori  lortzeko  eta  bidean  seguru  hizkuntza  polifonia  izugarria  izango
dugula bidaide, baina izan bedi hurrengo mende laurdenerako helmuga eta xede.  
Artean  jar  gaitezen  lanean,  ospakizun  handi  hau  prestatzen  eta  gozatzen!  Horretara
gonbidatzen zaituztet.

Gasteizen, 2013ko urtarrilaren 16an

Iñaki Zubeldia Telletxea
Zuzendari nagusia

Euskara