Azken berriak

Aste honetan, gure ikastolako batxiler 2. mailako ikasleek, enpresaren ekonomiako eskolak CamaraBilbao University Business Schoolean izan dituzte.  Gelatik kanpora ateratzeko aukera,  Bilbora joan eta unibertsitateko ateak irekiz, enpresa munduarekin lehenengo topaketa erreal bat bizi ahal izateko aukera izan dute. Marketinaren oinarri batzuk ezagutu, merkatu bereko konpetentzia zuzena diren enpresak aztertu taldeka, eta Euskaltel enpresarentzat estrategia bat  sortu, landu eta PowerPoint erabiliz, ebaluatzaileen aurrean azaldu. Esperientzia aberatsa, empresa errealitatean sartzeko eta egoera baten aurrean benetako proposamenak sortzeko eta eskaintzeko aukera paregabea izan da.

Eskerrak eman CamaraBilbao University Business Schoolari, Preunica lehiaketa honetan parte hartzeko eskainitako aukera honengatik eta zorionak gure ikasle guztiei zerginaren aurrean erakutsi duten jarreragatik, egindako lanagatik eta proposamen interesgarriak jaso genituelako taldeetatik.

1.- OLABIDELAGUN EGITASMOA

Zer da Olabidelaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten eta mintzapraktika egin nahi duten gurasoak bitzen dituen programa da.

Zertarako?

• Gure seme-alabentzat eredugarri izateko eta euskaraz bizitzen laguntzeko.

• Ikastolako euskara zabaltzeko eta indartzeko.

• Gure euskara hobetzeko.

Hemen eskura duzuen Barne Araudian aldatutako bi puntu hauen berri helarazten dizuegu:

  • Garraioan aldaketak egiteko epea:

Urtarriletik aurrera, garraioan aldaketak egiteko eskaria aurreko eskola-egunean bidali behar da, eguerdiko 13:00ak baino lehen.

Urtarrilaren 8rako aldaketak, abenduaren 22aren 13:00ak baino lehen eskatu behar dira.

Orriak