Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Nortzuk gara

Goiburua

Olabide ikastola gizarte-ekimeneko euskal ikastetxea da,familiek kooperatiba gisa sortua eta onura publikoko onartua.

Haur-hezkuntzatik batxilerrerainoko irakaskuntza eskaintzendie bere ikasleei, eskolaz kanpoko kultura- eta kirol-ekintzez gain, familien beharrei egokitutako zerbitzu eta azpiegituren laguntzaz.

Ikasle bakoitzari egokitutako kalitatezko irakaskuntza eleanitza bideratzen du, gaur eguneko eta bihar-etziko erronkei aurre egiteko prestakuntza egokia izan dezaten.

Gurasoekin elkarlanean dihardu neska-mutilen heziketa integrala lortzearren, gure herriaren ezagupenetik hasi (euskara eta euskal kultura, alegia) eta mundu zabalari irekita, kristau baloreak eta gizartearekiko baloreak landuz eta garatuz, hara nola, humanismoa, zentzu kritikoa, elkartasuna, lankidetza, erantzukizuna eta ingurumenarekiko errespetua.

Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza garatzen ditu eta Gasteizko eta Arabako gizartean eragile aktibo izanik euskal herrigintza bultzatzen du eta ikasle izan dituen neskamutilentzako atseginez gogoratua izatea nahi du.

Printzipio etiko eta balioak

Printzipio etikoak

  Balioak

ZUHURTZIA              

JUSTIZIA

SENDOTASUNA

NEURRITASUNA

  • Talde lana. Talde lanean aritzen gara guztien artean helburu edo xede berdina lortzeko.
  • Bezeroenganako noranzkoa. Gure bezeroak ezagutzen ditugu eta beraientzat garrantzitsua dena antzematen ahalegintzen gara.
  • Etengabeko hobekuntza/berrikuntza. Gure esperientziarengandik ikasiz hobetzen dugu, akatsak zein lorpenak aztertuz.
  • Emaitzenganako noranzkoa. Gure ahaleginak, helburuak modu eraginkor eta efiziente batez lortzera bideratzen ditugu.
  • Aldaketaren kudeaketa. Aldaketak erakundeko pertsonentzako hobekuntza aukera suposatzen dutela zabaltzen eta azaltzen dugu.
  • Iraunkortasuna-konpromisoa. Ez dugu animorik galtzen bidean aurkitzen ditugun oztopoak direla eta.
  • Enpatia. Beste pertsona batzuen jokabide, ideia eta ekintzekin bat datozen sentimendu eta aldarte emozionalak identifikatzen saiatzen gara, eta informazio hau kontutan hartuta jokatzen dugu.
  • Etika-zintzotasuna. Besteekin ditugun erlazioak errespetuan eta konfiantzan oinarritzen dira.
  • Gure euskal nortasunarekiko konpromisoa euskararen normalizazioaren bidez eta gure kultura eta ohiturak bultzatuz.

 

Ikuskera

Olabide Ikastolak, ekimen sozialeko izaera mantenduz proiektu egonkortua izaten jarraitu nahi du:

  •   Euskal Herriko ikastetxeen artean erreferentzialtasuna sendotuz
  •   Irakaskuntza berritzaileen aplikazioan eta hizkuntza anitzeko irakaskuntzarekiko konpromisoa izanik, ondorengo ikasketetarako eta bizitzarako ikasle gaituak prestatuz
  •   Guraso eta ikasleen konfiantza eta asetasuna indartuz
  •   Murgilduta dagoen gizartearen aurrerapenean parte hartuz, euskararen ahozko erabilera indartuz eta euskal kulturaren suspertzaile izanik.

Ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntzan eta erabileran dagozkion alderdiak biltzen dira. Bertan hizkuntza guztien erabilera bultzatzeko ekintzak biltzen dira, beti era euskara oinarritzat hartuta.

Bertan hiru eremuak lantzen dira:

  •   Eremu curriculuma: Nola eragin erabileran curriculumetik.
  •   Eremu ez curricularra: jolasaldiak, eskolaz kanpoko ekintzak eta motibazio jarduerak. Hau euskaraz bizi proiektuaren bitartez lantzen da.
  •   Ikastolan gurasoekin harremanak, beste ikastetxeekin izaten diren harremanak, errotulazioa…. Nola egingo den hizkuntzari dagokionez lantzen da.

Gure jendea

Olabide Ikastola ereduaren ezaugarri nagusia da ikastetxeko talde guztien parte hartzea bultzatzen duela. Ikasleek, irakasleek, irakaskuntzan laguntzaile gisa diharduten gainerako langileek, zuzendaritzak eta gurasoek, denek batera, egunez egun eraikitzen dute bizikidetza bai eta lagundu ere gure proiektuaren ardatza garatzen; gure helburua da ikasle trebeak eta adituak prestatzea, geure errealitate hurbilena, alegia, euskara eta Euskal Kultura jakin eta ezagutuko dutenak, mundu zabalari irekita egongo direnak, eleanitzak, eta prestakuntza nahikoa izango dutenak gizarte dinamiko, anitz eta etengabe eraldatzen ari den batean lan egiteko eta bizitzeko. Izan ere, gizarte horrek behar ditu askatasun, berdintasun, erantzukizun eta elkartasun printzipioetan hezitako kideak.

IKASLEAK

Olabide Ikastolan, ikasleak beren ikaskuntza prozesuaren protagonista dira. Irakasleek bitartekoak eskaintzen dizkiete, helburuak lor ditzaten. Ikasleak, etengabeko laguntza horri esker, bere ikaskuntza “eraikitzen” du badakienetik edo egiteko gai denetik abiatuta. Horretarako:

- Ikasleak jakin badakiena (aurrekontzeptuak) darabil uneoro, landu behar diren eduki berriekin (kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak) lotzeko.

- Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua planteatzerakoan, ikaslearen garapen etapa (adin mentala) hartzen dugu kontuan, bai eta adin horri dagozkion gaitasunak ere.

- Eduki erabilgarriak eskaintzen ditugu etorkizunean eduki berriak ikasteko eta etengabeko ikaskuntza bultzatzearren.

- Olabide Ikastolako hezkuntzako profesionalen taldeak (klaustro, zikloa, mintegia...) egiten duen lana oinarri hartuta garatzen da prestakuntza.

 

PERTSONALA

Olabide Ikastolan harro gaude geure giza kapitalaz, eta, bereziki, irakaskuntza lanetan ari diren irakasleen eta laguntza teknikoa ematen eta administrazio eginkizunetan diharduten gainerako langileen gaitasunaz; horiei guztiei esker lortu dugu Arabako ikastolarik handiena izatea, bai eta eskola-maila bikaina lortzea ere; horrez gain, ikastetxe guztietako ikasleen gaitasuna neurtzeko kontraste frogetan emaitza ezin hobea lortu dugu. Gure ustez datu hauek garrantzia handia dute, izan ere, gure hezkuntza proiektuak egindako lorpenen zati bat isla garrantzitsu bat direlako. Bestalde, pozik egoteko moduko datuak direla uste dugu, Olabideko familia, ikasle eta langile guztien ahaleginei esker lortutako emaitzak baitira.