Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Jantoki Zerbitzua

MENUAK

Menu bereziak :  http://menus.grupogasca.com/eu/centros-privados.html     Kodea sartu:  olabide45

ERABILERA

  • Jantokiko zerbitzuaren erabileraren arabera, erabiltzaile finkoak eta noizean behingo erabiltzaileak egongo dira.
    • Erabiltzaile finkoak: jantokira zenbatetan joango den aldez aurretik nolabait zehaztuta daukate. Astero jantokian jaten geratzen diren egun-kopuruaren arabera identifikatzen ditugu (1etik 5era), Hau da, egunero, ostegun eta ostiralero, astearteetan baino ez, etab.

Edozein moduan erabiltzaile finkoaren tarifak izateko, egon daitezkeen aldaketa guztiak 2018ko ekainaren 30a baino lehen komunikatu behar dira. (2 eta 3 urteko umeen kasuan otsaila arte ere posible da).

Aldez aurretik zehaztuta dago zein txandan eta mahaian jango duen.

  • Noizean behingo erabiltzaileak: normalean ez dira jantokian geratzen, noizean behin bakarrik.

 

  • Janaria Ikastolako sukaldean prestatzen dute Ausolan enpresako langileek. Begiraleak eta laguntzaileak azpikontratatutako enpresakoak dira.
  • Jantokian hiru txanda egoten dira. Lehenengo txanda 12:40etatik 13:30etara izaten da eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 4. maila arteko ikasleek jaten dute garai horretan. Bigarren txanda 13:45ean hasten da, LH 5eta 6 ikasleek eta  laguntza-eskolak edo eskolaz kanpoko ekintzak izan dituzten ikasleek jaten dute txanda horretan, eta 3. txandan 14:15ean hastean da DBHko ikasleentzat.
  • 12:15ean 2 urteko ikasleen hezitzaileek haurrak ikasgeletatik bere jantokira igotzen dituzte.
  • 3, 4 eta 5 urteko ikasleen bila ikasgeletara bertara joaten dira begiraleak eta elkarrekin igotzen dira, jantoki nagusian bakoitzak duen mahairaino.
  • Ikasleak beti egoten dira begiraleen zaintzapean, bazkalorduan zein denbora librean egiten dituzten jardueretan.
  • Bi koordinatzaile daude eta sukaldeko langileen, begiraleek eta familien arteko harremanak koordinatzen dituzte. Begiraleak izaten dira ikasleekin harreman zuena eta etengabea izaten dutenak.
  • Koordinatzaileak goizeko 9:00etatik – 16:00ak arte izango duzue 945011969 telefono zenbakian, eta haren helbide elektronikoa jantoki@olabide.com da. Berak du zerbitzuaren ardura.
  • Menuen informazioa web orrian jartzen da.
  • Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko ikasleei egunero bidaltzen zaie txoten bat eta 4 eta 5 urteko ikasleei astero.

 

TARIFAK

  • Erabiltzaile finkoari, honela egingo zaio fakturazioa:
  • Ordutegi jarraituko hilabeteetan (ekaina eta iraila), bazkaldu duen egun-kopurua.
  • Ordutegi arrunta denean (goizez eta arratsaldez), berdin kobratuko zaio hilero-hilero, zortzi hilabetez (urritik maiatzera). Zenbat egunetan  erabiltzen duen zerbitzua, halako tarifa izango du. Kostu horretan jasota daude oporrak, zubiak eta gainerakoak.
  • Fakturazioa gainditutako hilabetean egingo da, hilabeteko azken lanegunean edo hurrengo hilabeteko aurrenekoetan.
  • Jantokiko ez etortzeak fakturatuko dira. Epe luzeko ezinbesteko kasuetan (sei egun baino gehiago) itzulketa eskatu ahalko da bera justifikatuz.
  • Badago aukera jantokia noizean behin erabiltzeko. Goizeko 10:00ak baino lehenago 945011969 telefonora deituta edota postaz jantoki@olabide.com, jakinarazi behar da.  
  • Jantokian izena eman duen ikasleak goiz eta arratsaldeko jardunaldiko 8 hilabeterako egiten du. Ikasturtean zehar ezin da bajarik eman, Ikastolara zio larriagatik hilabete bat baino gehiago etortzen ez diren kausetan izan ezik. Hala eta guztiz ere, baja ematen bada tarifa hobetsiak galduko lituzke eta noizbehinkako tarifekin egingo genuke egondako egunen likidazioa.
  • Hala ere, ez ohiko arrazoirik balego, Ikastolaren Zuzendaritzak hala iritzita, badago aldiak dirauen bitartean bajak, aldaketak eta altak onartzea. 

 

Klik hemen kuoten fitxategia zabaltzeko

 

JANTOKI-ZERBITZUARI DAGOZKION BESTE ZENBAIT BALDINTZA:

  1. Zerbitzu hau erabiltzeak berekin dakar arau jakin batzuk onartzea, adibidez, ezin izango da onartu batere jaten ez duen ikasle batek, eta betiere hobetzeko aukerarik ez bazaio ikusten  ikaslea bada, ezin izango da onartu, nahiz eta gurasoen baimena izan.
  2. Gomendatzen dugu ikasleen errutinak ahalik eta gutxien aldatzea. Beharrezkoa denetan, ahalik azkarren jakinarazi beharko zaio jantokiko arduradunari, eta betiere goizeko 10:00ak baino lehenago.
  3. Jantoki zerbitzuak dirauen aldia eskola-jardunekoa da ondorio guztietarako.
  4. Sukaldeko langileak eta begiraleak dira ikastolaren kolaboratzaileak jantoki-zerbitzua egokia izan dadin.
  5. Badago aukera dieta bereziak edukitzeko, baina beharrezkoa da dagokion prozedura betetzea.
  6. Haur Hezkuntzakoei komeni zaie mantala eta nezeserra (hortz-eskuila eta hortz-orea) ekartzea. Lehen Hezkuntzatik aurrera nezeserra soilik.
  7. Eguerdian, ikasleak begiraleekin daude, eta hainbat jarduera egin ohi dituzte adinaren arabera:
    1. 2 eta 3urteko ikasleak: siesta egingo dute.
    2. Haur Hezkuntzako gainerakoak; lo kuluxka egin dezakete, bideoa ikusi, txokoetan jolastu...
    3. Lehen Hezkuntza: bideo, ikasketa gela, informatika, kirol-lehiaketak Eskolaz kanpoko jarduerak: ingelesa, musika, antzerkia, …
    4. DBH: ikasketa-gela, bideoa, informatika-aretoa, ikasteko gela
  8. Ostiraletan, 15:00etan, bada autobus-zerbitzua jantokia erabiltzen dutenentzat. Ikasleen bila 14:55ak baino lehen etorri behar da.

 

Alergia edo elikadura-intolerantziei buruzko oharra

Alergikoen egoera hobeto kudeatzeko, hurrengoa jakinarazi nahi dizuegu:

  • Ikasle batek alergia edo elikadura-intolerantzia bat baldin badauka, bere familia arduratuko da egoera honetaz ikastolako esparru guztietan abisatzen (tutoreari, jantoki, garraio eta zaintza zerbitzuei eta kirol eta kultur ekintzetako arduradunei).
  • Alergia edo elikadura-intolerantzia bat duen ikasle batek Jantokiko zerbitzuan alta ematen badu, nahiz eta egun solte baterako izan, medikuaren txosten bat aurkeztu behar du eta jantoki zerbitzuaren koordinatzaileek helaraziko dioten fitxa bat beteko du.
  • Web orrian (https://www.olabideikastola.eus/eu/harremanetan) tutore eta zerbitzu guztien arduradunen helbide elektronikoak aurkitu ditzakezue, beraiekin harremanetan jartzeko.
Euskara