Garraio Zerbitzua

Oharra

  • Tranbiako lanak direla eta, "Los Herran, 4" geltokia zerbitzurik gabe dago. Bere ordez,  "Eduardo Velasco" autobus geltokia erabiliko dugu.

TELEFONO ZENBAKIA LARRIALDI EGOERA

Eskolaz kanpoko ekintzen ordutegian, autobus zerbitzuan larrialdi* egoera baten aurreran teléfono zenbaki honetara jo dezakezue:

679 411 645

Telefonoa erabilgarria egongo da honako ordutegian:

  • Astelehenetik ostegunera: 17:30 - 19:00
  • Ostiraletan: 15:30 - 18:00
  • Jardunaldi trinkoan 15:00-16:30

*Ez dira larrialdi egoeratzat hartzen autobusean utzitako gauzak, ezta geltoki aldaketak ere ez.

 

ERABILPENA

Garraio-zerbitzua erabilpenaren arabera, erabiltzaile finkoak eta noizean behingo erabiltzaileak egongo dira.

  • Erabiltzaile finkoa: garraioa nola erabiliko duen aldez aurretik  zehaztuta daukan erabiltzailea dugu. Horien guztien artean, ondorengo hauek ditugu identifikatuta:
Bidaia kopurua astero - Nº viajes/semana Gasteiz (€) Herriak-Pueblos (€)
1 8,74 15,89
2 16,63 30,23
3 23,78 43,23
4 30,29 55,08
5 36,26 65,94
6 41,77 75,95
7 46,88 85,24
8 51,65 93,92
9 56,14 102,08
10 59,28 107,79
11 63,40  
12 67,27  
13 71,09  
14 74,64  
15 78,13  
16 81,32  
17 84,44  
18 87,24  
19 89,95  
20 92,33  

OHARRA: Aipatutako kuotak 2017-2018 ikasturtekoak dira. 2018-2019 ikasturterako kuotak, ikasturteko lehengo sei hilabeteetan Bazkideen Batzar Nagusian onartuko dira.

Garraioa erabiltzen dutenek autobus-geltoki bat baino gehiago erabiltzeko aukera dute, esate baterako: goizean Gasteiz etorbideko autobus-geltoki bat erabili eta eguerdian Bakea kalera itzuli bazkaltzera eta eguerdian berriro Ikastola itzultzeko beste autobus-geltoki batean har dezakete autobusa. Horrelako aldaketak egiterik izango da, baina aldez aurretik, asteko egun bakoitzeko erabilerak FINKATUTA egon beharko dira, hau da, astero BERDINAK izan beharko dira.

Edozein moduan erabiltzaile finkoaren tarifak izateko, egon daitezkeen aldaketa guztiak 2017ko ekainaren 30a baino lehen komunikatu behar dira (2 eta 3 urteko umeen kasuan otsaila arte ere posible da).

 

  • NOIZ EDO NOIZ autobus-geltokia aldatzeko beharra badu erabiltzaileren batek, lehenik eta behin lekurik badagoen galdetu beharko zaie administrazioko arduradunei, eta lekua egonez gero, aldaketa egin ahal izango da. Eskaerak aurreko klase-egunean egin behar dira 13:00ak baino lehen eta posta elektronikoz eskatu behar dira (garraioa@olabide.com). Administrazioan erabiltzailearen txartela (baimena) eman eta irakasleei zein gainerako langile laguntzaileei emango zaie horren berri. Derrigorrezkoa da tutoreari ere jakinaraztea, baina betiere administrazioko zerbitzu-arduradunek eskaera onartu eta gero. Honek euro 1eko kostea izango du.

 

TARIFAK

  • Garraio tarifak erabiltzaile finkoei aplikatuko zaie. 10 hilabetetan kobratzen dira (irailetik ekainera), eta zerbitzua erabil daiteke jardunaldi trinkoak dirauen artean edo jardunaldi arruntean ere bai (goizez eta arratsaldez).
  • Noizean behingo erabiltzailea: garraio-zerbitzua noizean behin erabiltzen du. Horrelako erabiltzaileentzat normalean toki batzuk egoten dira autobusetan. Ezin dugu ziurtatu beti egongo denik lekua norberak nahi duen autobus-geltokia erabiltzeko, baina saiatuko gara irtenbiderik egokiena aurkitzen. Egindako bidaia bakoitza 2,50€tan fakturatuko da (4,50€ herrietara).

Garraioa noizean behin erabili behar dutenei eskatzen dituzten zerbitzuetarako baimena emango zaie.

  • Erabiltzaile finkoa den ikasleak eskolako 10 hilabeterako egiten du. Ikasturtean zehar ezin da bajarik eman, Ikastolara zio larriagatik hilabete bat baino gehiago etortzen ez diren kasuetan izan ezik. Hala eta guztiz ere, baja ematen bada apirilaren 1a baino lehen, tarifa hobetsiak galduko lituzke eta noizbehinkako tarifekin egingo genuke egondako egunen likidazioa. Baja apirilaren 1a eta gero eskatzen bada, kurtsoan zehar izan duen tarifa berdina kobratzen jarraituko da ikasturte bukatu arte.
  • Salbuespenez eta epealdian zehar alta, aldaketa  edo bajaren bat gertatu eta oraindik ordaintzeko geratzen dena ordaindu beharrik ez izateko erabakia har dezake Ikastolako Zuzendaritzak, uste badu aurrez jakiterik ez zen arrazoiren bat badagoela.

 

TXARTELA

Erabiltzaile finkoen garraio-txartela:

Garraio-zerbitzua erabiltzen dutenek txartel bat edo gehiago izaten dute, zerbitzua erabili ahal izateko. Honakoak biltzen ditu txartelak:

  •  NAko argazkiaren tamainako argazki bat.
  • Izena eta abizenak.
  • Harremanetarako telefonoak eta bakarrik etxera joateko baimena baldin badute (LH 3tik LH6ra arte).
  • Urtea, jardunaldi-mota (N, goizez eta arratsaldez, I, Trinkoa Iraila , E, Trinkoa Ekaina edo besteren bat) eta txartelak zein egunetarako balio duen (1etik 5era, hots, astelehenetik ostiralera). Ikaslea erabiltzaile finko modura alta ematerakoan, jarri ditugun baldintzen araberakoa izango da: egunero autobus-geltoki beretik irten eta autobus-geltoki berera itzultzen denari Eg 12345 jarriko zaio. Astean bi egunetan irteera-itzulera bera egiten badu, egun horiek txartel batean agertuko dira eta asteko gainerako hiru egunak beste txartel batean.
  • Erabiltzailearen etapari, kurtsoari, taldeari eta tutoreari buruzko informazioa.
  • Ondoren, bi tokitan, autobus-geltokiaren kokapenari buruzko informazioa agertuko da (Ikastolara joaterakoan ikastolara eta ikastolatik itzultzerakoan ikastolatik: Etxera).
  • Txartelean zehaztuta dago zein zerbitzu hartu behar duten (zenbakia), eta geltokia zein den (tokia, orduaren eta egunaren arabera). Erabiltzen duten zerbitzu bakoitzeko txartel bat izango dute.

 Abizenak, izena (2)
 600000000 - 600000001  (bakarrik etxera)  (3)
 LH4 A TUTOREA (6)
 2017/2018 Egunak: 1,3  (4)  N (5)
     PAMPLONA-IRUÑEA, 45  (9)
 ESQ.LANDABERDE (299)
 10 (1)
       
       
E (10)  16:40 (11)  PAMPLONA-IRUÑEA, 0       (12)
 FRENTE 45-LANDABERDE (300)
 3 (1)

(1)   Adierazitako egun eta orduetan hartu beharreko autobus zenbakia

(2)  Erabiltzailearen izen-abizenak

(3) Telefonoak eta bakarrik etxera joateko baimena badaukate, baldin badaukate

(4) (5) Ikasturtea, jardunaldi mota eta zein egunetarako den

(6)  Etapa, maila, taldea eta tutorea 

(7) Ikastolara joateko autobusa

(8) Ikastolara iristeko ordua

(9) Geltokia

(10) Etxera joateko autobusa

(11) Ikastolatik ateratzeko ordua

(12) Geltokia

 

Garraio-zerbitzuaren beste zenbait baldintza:

  1. Ezin izango da autobus-geltokia aldatu arrazoi sozialengatik (urtebetetze festak, ikuskizunak, etab.).
  2. Familien ardura da ikasleek identifikazio-txartela erabiltzea eta ikusteko moduan eramatea. Txartelak ez erabiltzeko, “Helduek ez dituzte erabiltzen” bezalako aitzakirik ez dugu onartu behar, ziur ez bagaude larrialdi baten aurrean ikaslea identifikatzeko eta beharrezko informazio guztia emateko gauza denik. Erabiltzailea beldurtu dezaketen egoerak saihestuko ditug.
  3. Noizean behingo aldaketak ahalik eta gutxien egitea gomendatzen da, askotan eginez gero zein autobusetara igo behar duen ez jakitea gerta dakiokeelako ikasleari eta momentu larria pasa dezakeelako horregatik (batez ere 2 urteko ikasleak).
  4. Garraio-zerbitzua eskola-jardunalditzat hartzen da.
  5. Ikasturtean zehar etxebizitzaz aldatzen direnei, ahalik eta lasterren egokituko zaie garraio-zerbitzua. Hala ere, ezin da bermatu tokia edukiko dutenik. Edonola ere, ahalegin guztiak egingo dira arazoa egokien bideratzearren.
  6. Autobusaren ibilbide guztietan  garraio-zerbitzua behar bezalakoa izan dadin, autobusaren begiralea egongo da, berak autobusaren ardura izango duelarik. Gainerako langileek bezainbesteko agintaritza du, eta haur txikienei lagundu ez ezik, zerbitzua ahalik eta egokiena izateko ardura ere badu. Haur Hezkuntzako ikasleak Alberdi eraikineko pasabideraino lagunduko ditu.
  7. Noizbait familiak ikastolara etorriko balira ikasleak jasotzera, Alberdi eraikuntzaren aurrean dagoen korridorean eta autobusen nasetan itxaron beharko dute eta, autobus arduradunak jakin dezala ikaslea autobusez ez doala. Ikasleen eta ikastolako langileen errespeturako, ikastolako eraikuntzetan sartzea saihestu, ikasleak mugitzen direnean gehien bat.
  8. Zuen seme-alabak kotxez ekartzen edo eramaten badituzue, hurrengo arauak betetzea eskatzen dizuegu, mesedez:
    • Puntualak izatea.
    • Bide-seinaleak errespetatzea.
    • Lasterbideak saihestea: adibidez errepide ondoan aparkatzea eta autobusen dartsena zeharkatzea.
    • Behar ez den lekuetan kotxea ez uztea: Celaya eraikinaren aurrean debekatuta dago bi minutu baino gehiago aparkatzea eta bere seme-alabak barrura laguntzen ez dituztenentzat erreserbatuta dago.

 

(Informazio gehiago ikastolako Barne araudian aurkituko duzue)

Euskara