Parte Hartze Kanalak. Bakea eta elkartasuna ๐๏ธ
Bakea eta elkartasuna ardatz hartuta, parte hartze kanaletan hainbat ekintzen artean hitzaldiak izan ditugu:
DBH:
Hitzaldia: Uxue Galarza Urzelai. 24 urte. Erizaina eta Aita Mari itsasontzian bolondres bezala 2 hilabetean zehar bizitakoa gurekin partekatu du. Markel de Bilbao ikasle ohia ere egon zen eta Gasteizen laguntzeko dauden erakundeetaz hitz egin zuen eta gazteak parte hartzera animatu zituen. " Europa lo dagoen bitartean,Mediterraneoak oihu egiten du"
World Press Photo Erakusketan ๐ธ
Irudi batek alda dezake munduari begiratzeko dugun modua.
Ikus-entzunezko tailerreko DBHko 2. mailako ikasleek World Press Photo erakusketa bisitatu dute eta ausardiaz eta sentiberatasunez istorio zailenak kontatzen dituzten fotokazetarien lan harrigarria ezagutu dute. Hunkitzen, mintzen eta pentsarazten duten argazkiak, mundua hobeto ulertzen eta beste errealitate batzuekin enpatizatzen laguntzen digutenak.
Eskolan argazkigintzaren hainbat alderdi ikasi ondoren, irudi hauek gertutik ikustea esperientzia zirraragarria bezain inspiratzailea izan da.
ODS Taldea. Eskola jasangarria โป๏ธ
Garapen Iraunkorreko Helburuen taldetik ikastolan jasangarritasuna sustatzeko egiten ari garen lan guztia partekatu nahi dugu. Irmoki uste dugu gure ikasleak inguruaren errespetuarekiko eta kontsumo jasangarriarekiko balioetan heztea ezinbestekoa dela eta horretarako ikasturtean zehar honako ekintzak burutuko ditugu:
Txokolatada erdigunean โ
Urtarrilak 23 matrikulazio-kanpaina ekitaldia Ibiltariaren Arka plazan 18:30etatik 20:00etara. Langile eta familien presentzia eta laguntza oso baliotsuak dira.
Egunkarian ikusi gaituzu? ๐ฐ
Ane Ortiz de Urbina eta Aritz Campos, Zuzendari Pedagogikoei elkarrizketa ๐
Zabalganan zabaltzen ๐

Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!
Eskatu hitzordua hemen.
Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.
Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.