Garapen Iraunkorreko Helburuen taldetik ikastolan jasangarritasuna sustatzeko egiten ari garen lan guztia partekatu nahi dugu. Irmoki uste dugu gure ikasleak inguruaren errespetuarekiko eta kontsumo jasangarriarekiko balioetan heztea ezinbestekoa dela eta horretarako ikasturtean zehar honako ekintzak burutuko ditugu:
- Ekoordezkariak: Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara gela bakoitzeko ekoordezkari bat dago. Beraiek dira jasangarritasun arloan adituak, eta hilabetero egiten ditugun Parte Hartze Kanaletan Olabide Ikastola hobetzeko proposamenak eta ekimenak partekatzen dituzte.
- Agenda2030: Programan parte hartze aktiboa dugu eta ikasleak foro ezberdinetara joan dira beste eskoletako ikasleekin bizipenak partekatuz, etorkizun jasangarriago batera aurrera egiteko helburuarekin. Aurten kontsumo jasangarria eta ekonomia zirkularra izan da aukeratutako gaia.
- Birziklapena: Kontsumo jasangarria hobetzeko asmoz ikastolako birziklapena berrikusten ari gara, sistema egonkor eta jasangarriagoa lortzeko asmoz. Honekin batera, ekoordezkariek proposatuta, Brigada Berdeak sortu ditugu: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak jolastokiaren garbiketan parte hartzen ari dira, hilabete bakoitzean maila bat, erantzukizun kolektiboa eta espazio komunen errespetua indartuz.
- Hondakin organikoak: Jantokian sortzen diren soberakinak ikastolako oilotegian dauden oiloak elikatzeko erabiltzen hasi gara.
Amaitzeko, hezkuntza komunitate osoa kontsumo arduratsua bultzatzeko apostuarekin jarraitzeko animatu nahi dugu, garraio publikoa edo partekatua erabiltzea, birziklapena eta berrerabilpena sustatzea eta eguneroko kontsumo ohiturei buruz hausnartzea.

Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!
Eskatu hitzordua hemen.
Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.
Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.