Skip to main content

Hezkuntza eskaintza

Gure Ikastola hezkuntza-zentro bat baino askoz gehiago da: haurtzarotik gaztarora arte ikasle bakoitzaren ondoan dagoen komunitatea da. Hezkuntzaren arloan dugun ibilbide luzeak komunitate sendo eta konprometitua garela erakusten du, errespetuan eta elkarlanean oinarritua. Irakasleen egonkortasunak eta esperientzia zabalak kalitatezko hezkuntza eta ikasleen garapenerako funtsezkoa den jarraikortasun pedagogikoa bermatzen dute. Aldi berean, etengabeko prestakuntzak eta ongi prestatutako irakasle gazteen etorrerak hezkuntzaren erronka berrietara etengabe egokitzen laguntzen dute. Esperientzia, berrikuntza eta bikaintasuna uztartzen dituen eta nortasun propioa duen hezkuntza-eredua gara.

Bereizten gaituena:

  • Ikasle euskaldun eleanitzak
  • Barne eta kanpo espazioak 
  • Etapa arteko trantsizioen garrantzia
  • Pertsonak: irakasle talde egonkorra, etengabeko formakuntza
  • Elkartasun taldea
  • Zerbitzuen eskaintza integrala
  • Nazioarteko esperientziak

 

 
Haur Hezkuntza
2-6

Haurraren erritmoak errespetatuz, ikaskuntza bidea pertsonalizatuz, lotura afektibo segurua eraikiz; konfiantzan oinarritzen dugu harreman garapena, ingurunea jakinminetik esploratu ahal izateko eta modu kognitiboan garatzeko, bakoitzaren indarguneak sustatuz.

img1 img2
 
Lehen Hezkuntza
6-12

Ikaskuntza kooperatiboaren bitartez, errealitatean oinarritutako diziplina arteko proiektuak garatzen ditugu, ikaslearen konpetentziak modu integralean bultzatzeko. Gaitasun zientifikoak piztu, teknologien eta hizkuntzen ahalmena ezagutzera eman, eta gure kultura ondarearekiko begirunea eta interesa sustatzen ditugu.

img1 img2
 
DBH
12-16

Metodologia aktibo, kooperatibo (esperientzian eta elkar eraginean oinarritua) eta pertsonalizatuak gidatuta, ikasleek gero eta modu eraginkor eta autonomoagoan ikasten jarraitzeko beharrezko trebetasunak eskuratu eta finkatzen dituzte, beren helburu eta beharren arabera.

img1 img2
 
Batxilergoa

Ibilbide osoan balioak eta konpetentziak landuz, etapa honetan gorenera iristen da ereindako guztia. Aldaketaren buru izateko gai diren pertsonak bihurtzen dira, kontzienteak, sortzaileak eta trebeak, zentzu kritikoa eta autonomia garatuta dutenak. Hurrengo erronka akademikoei aurre egiteko prest daudenak.

img1 img2

Hemen hasten da mundua,

Olabide Ikastolan

Etorri eta ezagutu gaitzazu.

slider
Zergatik Olabide Ikastola?

Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!

Noiz eta Nola matrikulatu Olabide Ikastolan?

Eskatu hitzordua hemen.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?

Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.

Zein da Olabide Ikastolaren kirol eta kultur eskaintza?

Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.