Irudi batek alda dezake munduari begiratzeko dugun modua.
Ikus-entzunezko tailerreko DBHko 2. mailako ikasleek World Press Photo erakusketa bisitatu dute eta ausardiaz eta sentiberatasunez istorio zailenak kontatzen dituzten fotokazetarien lan harrigarria ezagutu dute. Hunkitzen, mintzen eta pentsarazten duten argazkiak, mundua hobeto ulertzen eta beste errealitate batzuekin enpatizatzen laguntzen digutenak.
Eskolan argazkigintzaren hainbat alderdi ikasi ondoren, irudi hauek gertutik ikustea esperientzia zirraragarria bezain inspiratzailea izan da.

Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!
Eskatu hitzordua hemen.
Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.
Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.