Skip to main content
Zuzendari pedagogikoak
Etiketak

Ane eta Aritz elkarrizketatu ditugu, Ikastolako zuzendari pedagogikoak dira eta ikasturte honetako erronkei eta ildo nagusiei buruz mintzatu dira ๐ŸŒ๐Ÿš€


- Zein da Ikastolak pedagogikoki duen erronka nagusia?  

Ikasle bakoitzaren garapen integrala bultzatzea. Gure helburua ez da soilik jakintzak tramititzea, baizik eta ikaslearen autonomia, sormena, lankidetza eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatzea; hau da, gure pertsona ereduari erantzutea. 

Gure hezkuntza proiektuaren xedea ikasle bakoitzak bere onena eman dezan laguntzea da, ez bakarrik hezkuntza ibilbidean       arrakasta izateko, baizik eta bizitzarako edo gizarterako beharrezkoak izango dituen gaitasunetan trebatuta egoteko ere. 

 

- Aurtengo ikasturtean non jarri duzue fokoa?

Aurtengo ikasturtean, hiru ardatz nagusitan jarri dugu arreta: 

    1) Etapen arteko jarraipena eta koherentzia pedagogikoa

 

Ikasleen trantsizioak zaintzea (Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara, eta handik Bigarren Hezkuntzara) funtsezkoa da. Horregatik, printzipio pedagogiko partekatuak, ebaluazioaren ikuspegi bateratua eta irakasleen arteko lankidetza indartu ditugu, ikasleek segurtasuna eta jarraikortasuna senti ditzaten. 

    2) Euskara, eguneroko erabileran

 

Euskara ez dugu soilik irakaskuntza-hizkuntza gisa ulertzen, baizik eta harremanetarako, pentsatzeko eta komunitatea eraikitzeko tresna nagusi gisa. Ikasleen gaitasun komunikatiboak eta kultur identitatea indartu nahi ditugu.

    3) Ongizatea eta giro hezitzailea

 

Ikaskuntza ezin da ulertu ongizaterik gabe. Ikastola handia izanik, bereziki zaindu dugu ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonala, tutoretzaren rola, eta elkarbizitza positiboa sustatzen duten dinamikak. 


 

- Zein erronka pedigogiko aurreikusten dituzue etorkizun hurbilean?

Etorkizun hurbilera begira, honako erronka hauek ditugu mahai gainean: 

     1) Hezkuntza koherentea denboran zehar zaintzen jarraitzea

 

Gure asmoa egonkortasuna eta berrikuntza orekatzea da, ikastolaren nortasuna sendotuz.

      2)Teknologia, zentzuz eta neurriz

 

Erronka ez da teknologia gehiago erabiltzea, baizik eta noiz, zertarako eta nola erabitlzea ondo definitzea, ikaskuntza aberasteko benetako balioa duenean. 

      3) Gizarte aldakor bati erantzutea

 

Aniztasuna, erritmo desberdinak, emozioen kudeaketa edo ingurumenarekiko kontzientzia bezalako gaiak gero eta presenteago daude. Ikastolaren erronka da errealitate horiei erantzun pedagogiko sendoak ematea, inprobisaziorik gabe.

 

Hemen hasten da mundua,

Olabide Ikastolan

Etorri eta ezagutu gaitzazu.

slider
Zergatik Olabide Ikastola?

Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!

Noiz eta Nola matrikulatu Olabide Ikastolan?

Eskatu hitzordua hemen.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?

Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.

Zein da Olabide Ikastolaren kirol eta kultur eskaintza?

Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.