Hezkuntza eskaintza
Gure Ikastola hezkuntza-zentro bat baino askoz gehiago da: haurtzarotik gaztarora arte ikasle bakoitza ikasle bakoitzaren ondoan dagoen komunitatea da. Hezkuntzaren arloan dugun ibilbide luzeak komunitate sendo eta konprometitua garela erakusten du, errespetuan eta elkarlanean oinarritua. Irakasleen egonkortasunak eta esperientzia zabalak kalitatezko hezkuntza eta ikasleen garapenerako funtsezkoa den jarraikortasun pedagogikoa bermatzen dute. Aldi berean, etengabeko prestakuntzak eta ongi prestatutako irakasle gazteen etorrerak hezkuntzaren erronka berrietara etengabe egokitzen laguntzen dute. Esperientzia, berrikuntza eta bikaintasuna uztartzen dituen, nortasun propioa duen hezkuntza-eredua gara.
Bereizten gaituena:
- Ikasle euskaldun eleanitzak
- Barne eta kanpo espazioak
- Etapa arteko trantsizioen garrantzia
- Pertsonak: irakasle talde egonkorra, etengabeko formakuntza
- Elkartasun taldea
- Zerbitzuen eskaintza integrala
- Nazioarteko esperientziak
Haurraren erritmoak errespetatuz, ikaskuntza bidea pertsonalizatuz, lotura afektibo seguru eraikiz; konfiantzan oinarritzen dugu harreman garapena, ingurunea jakinminetik esploratu ahal izateko eta modu kognitiboan garatzeko, bakoitzaren indarguneak sustatuz.

Ikaskuntza kooperatiboaren bitartez, errealitatean oinarritutako diziplina arteko proiektuak garatzen ditugu, ikaslearen konpetentziak modu integralean bultzatzeko. Gaitasun zientifikoak piztu, teknologien eta hizkuntzen ahalmena ezagutzera eman, eta gure kultura ondarearekiko begirunea eta interesa sustatzen ditugu.

Metodologia aktibo, kooperatibo (esperientzian eta elkar eraginean oinarritua) eta pertsonalizatuak gidatuta, ikasleek gero eta modu eraginkor eta autonomoagoan ikasten jarraitzeko beharrezko trebetasunak eskuratu eta finkatzen dituzte, beren helburu eta beharren arabera.

Ibilbide osoan balioak eta konpetentziak landuz, etapa honetan gorenera iristen da ereindako guztia. Aldaketaren buru izateko gai diren pertsonak bihurtzen dira, kontzienteak, sortzaileak eta trebeak, zentzu kritikoa eta autonomia garatuta dutenak. ondorengo erronka akademikoei aurre egiteko prest dudenak.


Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!
Eskatu hitzordua hemen.
Familiek hartzen dituzte erabakiak. Ezagutu gaitzazu!
Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.
Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.