Skip to main content

Ekosistema propioa naturan

Hiritik kanpo, hazi eta hezteko apustua egiten dugu, naturan kokatutako instalazio paregabeetan.

 

Zerbitzuak

Olabide Ikastolak zure seme-alabak goizeko lehen orduetatik iluntzera arte Ikastolaren esparru seguruan haien garapen zein aisialdirako ekintza ugari egin ahal izatea bermatu eta errazten du.

Autobusak

Autobusak

Gasteizko zonalde guztiekin lotutako Olabide Ikastolaren autobus zerbitzuak etapa bakoitzari eta eskolaz kanpoko ekintzei egokitutako ordutegiak ditu.

Jantokia

Jantokia

Olabide Ikastolan bi jantoki handi ditugu: Haur Hezkuntzakoa eta Lehen Hezkuntza eta DBH/Batxilegokoa.

Zaintza

Zaintza

Olabide Ikastolan ahalbideratzen dizugu zure seme-alabak goizeko lehen orduetatik iluntzera arteko tartean gure arreta osoa jasoko dutela.

Bizikletentzako aparkalekua

Bizikletentzako aparkalekua

Gure ikasle askok bizikletaz egiten dute Olabide Ikastolarako joan-etorria. 200 bizikleta aparkatzeko gune estalia daukagu.

Espazioak

Hiriko zirkulazio eta zaratatik aldenduta, mendiz, zelaiz eta ibai batez inguratuta, ingurune apartan kokatuta dago Olabide Ikastola, eta zure seme-alabak natur ingurune askean hazi eta kanpoko jarduera ugari egitea ahalbideratzen du.

Autobusak

Igerilekua

Estalitako igerilekua daukagu Ikastolan bertan, zure seme-alabek ongi igeri egiten ikasi dezaten.

Rokodromoa

Rokodromoa

Ongi egokitutako rokodromoa daukagu. Eskaladak, kirola egiteko aukera eskaintzeaz gain, bestelako onurak ekarriko dizkie zure seme-alabei.

Futbola

Futbol zelaiak

Olabide Ikastolan bi futbol zelai dauzkagu. Horietako bat, belar artifizialekoa eta joko profesionalerako tamaina daukana.

Saskibaloi zelaiak

Saskibaloi zelaiak

Saskibaloia jokatzeko estalitako hainbat kantxa ditugu Olabide Ikastolan.

Ikasleak oilotegian

Naturan

Espazio oso zabalak ditu Olabide Ikastolak, eta horren baitan zure seme-alabak natura gunean hezteko aukera anitzak: urmaela, oilotegia, zelai zabalak…

STEAM gunea

STEAM gunea

Olabide izena daraman eraikinean STEAM zentro berritu eta berritzaile bat sortu dugu. Bertan, espazio eta gune ezberdinak daude esperimentazio, ikerketa eta ezagutza arlo ezberdinen artean proiektu eta sormen-egitasmoak gauzatzeko. STEAM bokazioa ikasketa ibilbidearen erdigunean jarri nahi izan dugu ekipamendu eta edukiz betez 1000 metro karratu.

Urmaela

Urmaela

2023an urmaela sortu zenetik naturalizazio prozesuan aritu gara eta prozesu horretan darraigu oraindik. EHU, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Neikerekin elkar lanean,  ikasleekin batera urmaelaren monitorizazio lanetan gabiltza.

Nazioarteko esperientziak

Olabide Ikastolaren elkartruke programen helburua zure seme-alabek munduaz duten ikuspegia aberastuko duten kultura desberdinetan murgiltzea, eta ikasleei egokitzeko gaitasuna garatzen laguntzea da.

Alemania

Alemana

1998tik daramagu Sajoniako hiri txiki batean ( Wurzen ) dagoen Magnus-Gottfried-Lichtwer Gymnasium ikastetxearekin elkartrukea egiten. Gure lehenengo urtean, elkartruke osoa ikasturte berberean burutu genuen. Larregi zela ikusi genuenez, handik aurrera ikasturte batean gu joatea eta hurrengoan beraiek etortzea erabaki genuen. Bi aste izaten dira eta irailaren hasieran egiten da.

Ikasleen kopuruaren arabera malgutasuna egon daiteke parte har dezaketen maileei dagokionez (DBH3, DBH4, Batx1).

Elkartruke bakoitzean herrialdeei buruzko talde proiektu bat aurrera atera behar izaten da eta hau aurkeztu. Hau da, bertako kultura eta historia ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du elkartruketak. Horretaz gain, familietan bizi direnez eta "anaia-arrebekin" ikastetxera doazenez, familia zein beraien adineko ikasle baten egunerokoa zuzenean ezagutzeko aukera dute.
Sajoniako Leipzig eta Dresden hirietaz gain, proiektuaren arabera, Sajoniako beste zonalde batzuk bisitatzen dira. Orain arte ederto pasatu izan dute eta esperientzia zoragarria dela helarazten dute ikasleek zein familiek, hortik hainbeste urtez mantentzea.

Brusela

Frantsesa

20 urte inguru daramatzagu Angulema hiriko Marguerite de Valois ikastetxearekin elkartrukea antolatzen. DBHko 3. mailan frantsesa ikasten duten ikasleek parte hartzen dute esperientzia honetan. Horrela, ikasleek aste oso batez benetako murgiltze linguistikoa bizi dute, familia frantses batekin elkarrekin bizi baitira. Elkartrukeak hizkuntza modu erreal eta esanguratsuan praktikatzeko aukera ematen die, konfiantza eta arintasuna irabaziz. Hala ere, eta hizkuntza-ikaskuntzaz haratago, esperientzia honek beste kultura batzuk ezagutzeko, pentsatzeko modu berriak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko aukera ere ematen die. Halaber, funtsezko balioak sustatzen ditu, hala nola tolerantzia, errespetua, bizikidetza eta aniztasunaren balorazioa.

Esperientzia osatzeko, ikasle frantsesak beranduago Gasteizera etortzen dira, eta hemen gure  ikasleak anfitrioi bihurtzen dira. Zalantzarik gabe, bizipen hezitzaile eta pertsonal paregabea da, arrastoa uzten duena eta mundura irekita dauden herritarrak hezten laguntzen duena.

Elkartrukeaz gain Donibane Lohitzune edo Bruselara bidaiak egin dituzte.

Hemen hasten da mundua,

Olabide Ikastolan

Etorri eta ezagutu gaitzazu.

slider
Zergatik Olabide Ikastola?

Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!

Noiz eta Nola matrikulatu Olabide Ikastolan?

Eskatu hitzordua hemen.

Zer zerbitzu eskaintzen ditugu?

Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.

Zein da Olabide Ikastolaren kirol eta kultur eskaintza?

Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.