Olabide Ikastola, 1963tik
Gure historia 1963an hasi zen, dozena erdi familia gasteiztarrek beren seme-alabentzat ohiko hezkuntzaren alternatiba bilatu zutenean. Haien helburua euskarazko eta euskal kulturako hezkuntza bermatzea zen, garai hartan ofizialki ukatzen zena.
Hasiera klandestino hartan, 14 ikasle Zerkabarren kaleko etxe batean bildu ziren, Izaskun Arrue andereño aitzindariaren gidaritzapean.
Ordutik, Gasteizko eta Arabako familien lehen Ikastola kooperatiboa gara, eta bakarra izaten jarraitzen dugu.
1986an EIBren (Euskal Ikastolen Batza) sortzaileetako bat izan ginen eta gaur egun talde horretako itundutako ikastola gara.

Misioa
Ikasle eta familien beharrei erantzuten dion hezkuntza proiektu integral eta berritzailea eskaintzea, euskal kulturan eta euskaran oinarritua, gizarteari ekarpena eginez.
Bisioa
Euskal hezkuntzan, berrikuntzan eta gizagintzan erreferenteak izatea.
Gure balioak
- Euskara eta euskal kultura
- Natura/ingurugiroa
- Konfiantzaren kalitateko eskaintza berritzailea, ikaslea protagonista delarik
- NaturaEtika, giza eskubideak, enpatia
- Kooperatibismoa eta talde-lana
Gure ikasle profila
KOOPERATIBO-KONPROMETITUA
Gure ikastolak ikasle kooperatibo eta konprometituak heztea du helburu, gizartearekin eta ingurunearekin arduratsua eta enpatikoa izanik. Ikuspegi kritikotik jarduten du, balio feministekin bat eginez eta berdintasuna sustatuz.
ERAGILEA
Gure ikaslea eragile aktiboa eta ekintzailea den pertsona da, ingurunea ulertuz, ezagutza eraikiz eta ideiak sortuz jarduten duena, bere ekintzen bidez gizartean eragina sortzen duena.
EUSKALDUNA
Euskara eta euskal kulturarekiko atxikimendu sendoa duen pertsona. Euskara hizkuntzaren erabiltzaile aktiboa da, ikasketa prozesuan eta eguneroko bizitzan ere euskaraz komunikatzen dena. Horrez gain, Euskara hizkuntzaren ezagutza egokia izango du, Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren araberako maila eskuratuz.
KOMUNIKATZAILEA
Komunikatzaile ona, bere ideiak eta emozioak modu argi, eraginkor eta asertiboan adierazten ditu. Entzulearekin konektatzeko gaitasuna du, entzuleen aniztasuna kontuan hartuz eta mezuak egoerara, testuingurura eta hartzailearen behar eta ezaugarrietara egokituz, ahoz, idatziz zein beste baliabideak erabiliz. Komunikazioa elkar ulertzea, parte-hartzea eta inklusioa sustatzeko tresna gisa erabiltzen du, elkarrizketa eraikitzaileak eta harreman sozial sendoak sustatzen ditu.
BARNE SENDOTASUNA DUENA
Gure ikaslea autoestimua eta autoirudi positiboa du, bai bere buruarengan bai besteengan konfiantza erakutsiz. Erresilientea, autonomoa eta pazientea da, zailtasunen aurrean tinko eusten dakiena eta egoera horiek ikaskuntza-aukeratzat hartzen dituena. Bere emozioen kudeaketa egokia egiten du, frustrazioa kudeatzeko baliabideak eskuratuta ditu eta arazoei aurre egiteko gaitasuna garatu du.

Ezagutu Ikastolaren historia, ibilbidea eta funtzionamendua... Ezagutu gaitzazu!
Eskatu hitzordua hemen.
Familiek hartzen dituzte erabakiak. Ezagutu gaitzazu!
Behatu hemen zerbitzuen eskaintza.
Aisialdiaren balioa. Gogoko duzuna bilatu gure eskaintza zabalean.