Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

Olabideko Mintzalaguna

Olabideko Mintzalagunak martxan jarraituko du ikasturte honetan ere.

Ikastolan guraso asko gara gai euskaraz hitz egiteko, baina ohitura faltagatik, lotsagatik, edo ziurtasun ezagatik… ez dugu gure artean egiten. Olabideko Mintzalagunak oztopo horiek gainditzen lagunduko digu.

Helburu nagusia hauxe da: hizkuntza ohiturak aldatu eta gurasoen arteko harremanetan euskara areagotzea eta sendotzea. Gure seme-alabek euskaraz hitz egitea nahi badugu, gu geu hasi behar gara aktibatzen…

Astean behin, ordubetez eta taldean, euskaraz egingo dugu, eta euskaraz disfrutatuko dugu. Gustura!

Taldeak osatzeko bi rol mota behar dira: mintzalagunak (euskara praktikatu nahi duten gurasoak) eta mintzalaguntzaileak (euskaraz ondo moldatzen direnak eta taldea dinamizatuko dutenak). Animatu izena ematera!

ANIMATU, EMAN IZENA!!!!

OH: Laster jarriko gara harremanetan izena eman duzuenokin.

EMAN IZENA

 

Harremanetarako, helbide honetan: olabidekomintzalaguna@olabide.com

Euskara