Educamos Google Apps Moodle  

Postontzia

Agenda21

 

LH

Urriaren 23 eta 24ean, asteazken eta ostegunean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Gasteizko alde zaharrera joan ginen Gasteizko muralak ikustera. Oso ondo pasa genuen, nahiz eta eguraldia alde ez genuen izan.

  2019-10-23/24 LH3 Gasteizko muralak [argazkiak ikusi]

LH 6.mailako ikasleak urriaren 7an, 8an eta 9an Lurraskan egon gara.

Lurraska, Gernika herritik bi kilometrotara dagoen "Baserri Eskola" bat da. Lurraskan hiru egun egon gara eta bertako paisaiaz gozatzeaz gain, hainbat ekintza burutu ditugu bertan. Hala nola, errekan aritu gara animaliak eta landareak aztertzen; erleen mundua hurbiletik ezagutu dugu; bertako etxabereekin jarduerak egin ditugu; eta azkenik, Gernika-Lumo herria bisitatu dugu.

Oso ondo pasatu dugu, izan ere, ikaskideekin, begiraleekin, irakasleekin egoteko aukera izan dugu baita gaueko dantza-saioez eta distoketaz disfrutatu ere.

Hona hemen gure argazkiak:

Hemen dituzue Lh4ko ikasleek Lurraskan bizitako momentu batzuen argazkiak. ZEIN ONDO PASATU GENUEN!!

2019-2020 LH4 Lurraskan

 

Hemen dituzue Lh4ko ikasleek Armentian egindako ekintza batzuen argazkiak. ZEIN ONDO
PASATU GENUEN!! :).

[Ikusi argazki gehiago]

 

2019-2020 Lurraskako barnetegiaren inguruko dokumentuak

Hauek LH 2 LH4 eta LH6. mailako ikasleentzako soilik. Gurasoen sinadura beharrezkoa da.

DATAK

LH2 urriak 2, 3 eta 4

LH4 irailak 30, urriak 1 eta 2

LH6 urriak 7, 8 eta 9

PDF iconIrteeretarako baimena

 

Gaurko eguna Armentiako basoan zein zelaian igaro dugu.

Goizean goiz basotik barrera ibilbide labur bat egin dugu, eta ondoren, bertako zelaian 6.mailako lau gelak elkarturik kidetze jolasak burutu ditugu.

Goiz ederra pasa dugu. Hona hemen, goizeko hainbat argazki.

 

Ikasturteari bukaera emateko 3. mailako ikasleek koreografia batzuk prestatu dituzte ingelesean landu ditugun abestiekin!! Dantzatu gurekin!

LH3ko ikasle eta irakasleak kurtso bukerako txangoan Leitzan

egon ginen. Herri honen alboan Iñaki eta Maite Perurenak

Peruharri museoa daukate eta bertan ikasleek ekintza

desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten.

IÑAKI PERURENAREN BIZITZA GUZTIZ

INTERESGARRIA IRUDITU ZITZAIGUN!! :)

[Bideoak ikusi]    [Argazkiak ikusi]

Ikastolan Olinpiadak izan ditugu LH1 eko eta DBH3koen

eskutik.

Goiz polita pasa genuen!!!

[Argazkiak ikusi]

Aurtengo denboraldian Olabide Ikastolako

HH-ko Nahia Lopez de Sabando, LH5eko Ane Wacker

eta LH6Eko ikasle taldea izan dira sarituak, ikusitako

antzezlanari buruz egin dituzten marrazkiegatik.

[Gehiago irakurri]

ZORIONAK GUZTIOI !

Orriak